Bizkaieus: Bizkaian euskereari indarra emoteko foroa sortu gura dabe
2018-09-24 11:40 Euskerea berbagaiHitzordua: Irailaren 28an, 17:30ean, Gernikako Euskal Herria Museoan.
Euskerearen egoerea ez da gurako geunkenaren modukoa. Azken 10 urteotan erabilereak behera egin dau Bizkaian, arrazoi askogaitik. Egoera horren aurrean, esan leiteke danok betiko errezetakaz gabilzala eta ez deutsagula zezenari adarretatik oratu gura.
Horregaitik, Bizkaian euskerea bizibarritzeko foro edo topagune bat sortzea pentsau dogu. Bertarako gonbita egin gura deutsuegu euskaltzaleoi, langileoi, gazteoi, ikastetxe eta euskaltegietako ordezkarioi, herri erakundeetako eta kultura eta euskera arloko eragileoi.
Batuzale zein bizkaierazale izan, nagusi zein gazte, kaletar zein baserritar... Danok egin behar dogu bat gure hizkuntza zaharbarri hau lurralde honetan indartzeko eta zabaltzeko.
Bizkaieus ekimenaren lehenengo hitzordura etorteko bazarie, aurretik esan mesedez ondoko e-postea erabilita: posta@bizkaieus.eu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!