UPV/EHUk bat egin dau Euskaraldiagaz

Bizkaie! 2018-09-21 13:27   Euskerea berbagai

Euskerea azkartzeko bidean, lekukoa ez eze, gure unibersidade publikoa protagonista be izan da, eragile aktiboa.

UPV/EHUk Euskaraldiagaz bat egin dau. Atxikimendua adierazoteko, Bilboko Injinerutza Eskolan antolatutako ekitaldian parte hartu dabe Nekane Balluerka errektoreak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak.

Euskal Herriko Unibersidadeak hasieratik argi izan dau Euskaraldiaren ekimena bere egitea. Norbanakoen borondateaz gan, alkarlana ezinbestekoa baita, erakundeen arteko alkarlana eta unibersidadea osotzen dogun kideen arteko alkarlana, azaldu dau Nekane Balluerka errektoreak.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak UPV/EHUk euskerearen alde egin dauen eta egingo dauen lan garrantzitsua azpimarratu dau: Euskarea azkartzeko bide horretan, lekukoa ez eze, gure unibersidade publikoa protagonista be izan da, eragile aktiboa. Eta seguru gagoz euskereari lotuta ate joka doguzan erronkei heltzeko orduan be proaktiboa izango dala. Euskaraldia amaitu ostean, 12. eguna etorriko da, eta espero dot egun horretan gure campusak benetako euskerearen arnasguneak izatetik hurrago izatea, erantsi dau.

Ekitaldian, joan dan ikasturtean Aktibatu programan koordinatzaile ibilitako irakasleak omendu ditue. Aktibatu pizgarri garrantzitsua izan da unibersidadeko kideen hizkuntza ohituren aldaketarako estrategiak lantzeko, euskereagazko konpromisoaren eta jokabidearen inguruan hausnartzeko nahiz erabilerea sustatzeko praktika egokiak ezagutarazo eta konpartiduteko.

UPV/EHUn dagoan euskaldunen kopurua kontuan hartuta, belarriprest edo ahobizi izateko animau nahi ditu Euskaraldiak komunidadeko kideak. Izena emon daiteke ondoko estekatan:

- Arabako Campusean 

- Bizkaiko Campusean 

- Gipuzkoako Campusean 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu