Harrerea Kilometroak 2018ko antolatzaileei

Bizkaie! 2018-09-18 07:50   Euskerea berbagai

Zubigintzea eta lankidetzea ezinbesteko balioak dira euskerearen erabilereari bultzadea emon nahi badeutsagu.

Kilometroak jaia gero eta hurago dagoala eta, harrerea egin deutsee Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiek jaiaren antolatzaileei. Bertan izan dira Iakes Antia Urretxu-Zumarraga Ikastolako lehendakariordea, Montse Alkorta zuzendaria, Nekane Artola Kilometroak Kultur Alkarteko burua eta Igor Elortza EHIko idazkaria.

Markel Olano diputadu nagusiak jaian parte hartzeko deia egin deutse gipuzkoarrei, euskerearen eta hizkuntza bardintasunaren aldeko lanak herritarron arteko zubiak eta alkarlana sendotzea beharrezkoak diralako. Era berean, babes eta atxikimendu osoa adierazo deutsoz euskerearen eta ikastolen aldeko ekimenari eta Urretxu-Zumarragako Ikastoleak bere-berea dauen lankidetza eredua goraipatu dau: Hainbat alorretan Urretxu eta Zumarragaren artean jorratutako alkarlana eredugarria da, diputadu nagusiaren eretxiz, eta Ikastolearen jatorria eta ibilbidea da horren lekuko. Zubigintzea eta lankidetzea ezinbesteko balioak dira euskerearen erabilereari eta hizkuntza bardintasunari bultzadea emon nahi badeutsagu. Kilometroak jaialdiak aukera parebakoa eskainiko deusku alkarlanaren konpromisoa barriztau eta hizkuntzea bizibarriztuteko lanean pausu barriak emoteko beharra aldarrikatzeko, adierazo dau Olanok.

Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko zuzendariak be parte hartu du ekitaldian.

Aurrez, Eider Mendoza Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteagaz batu dira eta urriaren 7an, Urretxu eta Zumarragara etorteko konbita egin deutsie.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu