Ziklometroak

Bizkaie! 2018-09-18 07:55   Euskerea berbagai

Urretxu-Zumarraga Ikastolearen ekinbidez, Gipuzkoako 16 Ikastolaren laguntzinoa izan da Ziklometroak probea egiteko.

Zezeileko lasterketea izan zan lehenengoa, eta maiatzean egindako Mendimetroak bigarrena. Orain, Zubiak Batuz Triatloiko azken probearen txandea etorri da: irailaren 16an, Ziklometroak izan ziran Kilometroak 2018ren alde.

Urretxu-Zumarraga Ikastoleak antolatuta, Gipuzkoako 16 Ikastolaren laguntzinoa izan da Ziklometroak probea gauzatzeko. Ahal dan neurrian bidegorri sarea erabiliz, Gipuzkoari birea emon jako erreleboka. Urretxu-Zumarraga Ikastolako txirrindulariak goizean goiz abiatu dira Legazpiruntz, 07:00etan Ikastolatik. Bertan Haztegi Ikastolako lagunek hartu dabe erreleboa, eta txandan-txandan parte hartu dabe ikastola desbardinek.

Egunari arratsaldeko 19:30 inguruan emon jako amaierea. Zubizikletearen atzetik heldu dira Zumarragako Euskadi plazara azken erreleboko txirrindulariak, Beasaingo Andramendi eta Lazkaoko San Benito Ikastolakoak.

Hauxe izango da guretzat Zubiak Batuz Triatloiko azken probea: Zumarragako plazatik geltoki aldera joan gara eta, ondoren, Labeaga kaletik Lizeora heldu. Tropelean joan gara, lasai eta poliki. Ez da lehia gure helburua. Ganera, ahaleginak izan dau saria: triatloiko txartelean hirugarren zigilua ipini eta ziurtagiriak banatu dira probea amaitzean, Lizeoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu