eLiburutegiak 27.000 erabiltzaile inguru ditu honezkero

Bizkaie! 2018-09-10 07:55   Kulturea

Jon Arretxeren 19 Kamera eta Fernando Arambururen Patria dira udan mailegu gehien izan dituen liburuak.

Udako erabiltzaileei esker, eLiburutegia liburutegi digitalak 26.890 erabiltzaile ditu egun, eta honeek, guztira, 10.123 liburu hartu ditue maileguan garagarrilean eta abuztuan. Udan gehien eskatutako liburuak ondokoak izan dira: lehenik, Jon Arretxeren 19 Kamera, eta, bigarrenik, Fernando Arambururen Patria. Garagarrilean eta abuztuan gehien eskatutako 15 liburuen artean, euskerazko 5 argitalpen izan dira eta ganerakoak gaztelaniazkoak. eLiburutegiak eskainitako filmei jagokenez, udan gehien eskatutakoak ondokoak izan dira: Asier Altunaren Amama eta Jon Garañoren eta Jose Mari Goenagaren Loreak.

Bagilean eLiburutegia filmak eta audioliburuak maileguan hartzeko aukerea eskaintzen hasi zanetik, liburutegi digital horrek ia 3.000 erabiltzaile barri irabazi ditu eta, guztira, ia 27.000 ditu. Igoerea esanguratsua izan da, eta eragina izan dau liburuen maileguan. Aurten, orain arte, ia 36.331 liburu hartu dira maileguan; 10.123 garagarrilean eta abuztuan. Hile bi horreetan, 19 Kamera eta Patria-gaz batera, Luz Gabás-en Regreso a tu piel, Almudena Grandes-en Los pacientes del doctor García eta 19 Kamera liburuaren 19 Cámaras gaztelaniazko bersinoa izan dira maileguan gehien eskatutako liburuak.


eLiburutegian maileguan gehien itxitako liburuak garagarrilean eta abuztuan:

19 Kamera – Jon Arretxe.
19 Cámaras - Jon Arretxe.
Patria – Fernando Aramburu.
Regreso a tu piel – Luz Gabás.
Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.
Las hijas del Capitán – María Dueñas.
La bruja – Camilla Läckberg.
Bilis Negra – Samantha Devin.
El asesinato de Sócrates – Marcos Chicot.
100 metro – Ramón Saizarbitoria.
778 Orreaga. El nacimiento de un reino – Arantzazu Amezaga.
Beti oporretan – Harkaitz Cano.
El principito – Antoine de Saint-Exupéry.
Ez naiz ni – Karmele Jaio.
Musika airean – Karmele Jaio.

Udan maileguan gehien itxitako liburuetako batzuk urtarriletik maileguan gehien itxitako liburuen zerrendan be badagoz; hori da 19 Kamera eta Patria liburuen kasua; eLiburutegiaren bidez aurten, orain arte, gehien irakurri diran liburuak dira, bai eta Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua bere. Azken eleberri hori, igaz, eLiburutegiaren bidez maileguan gehien hartutakoa izan zan eta, gero, Patria.


eLiburutegian urtarriletik maileguan gehien itxitako 15 liburuak:

19 Kamera – Jon Arretxe.
Patria – Fernando Aramburu.
Elkarrekin esnatzeko ordua – Kirmen Uribe.
Los pacientes del doctor García – Almudena Grandes.
Cuando sale la reclusa – Fred Vargas.
Uretara! – Txani Rodríguez.
Regreso a tu piel – Luz Gabás.
El asesinato de Sócrates – Marcos Chicot.
Jenis Joplin – Uxue Alberdi.
De animales a dioses (Sapiens) – Yuval Noah Harari.
100 metro – Ramón Saizarbitoria.
Todo esto te daré – Dolores Redondo.
Bihotz handiegia – Eider Rodriguez.
El principito – Antoine de Saint-Exupéry.
Ez naiz ni – Karmele Jaio.


Filmen mailegua

eLiburutegiaren bidez bagilean hasi ziran filmak maileguan ixten, eta nabarmentzekoa da euskerazko pelikulek izan daben harrerea. Maileguan gehien itxitako bost filmen artean, Amama eta Loreak filmez gan, Paperezko hegazkinak be badago, Robert Connollyren Paper Planes animazino-filmaren euskerazko bersino bikoiztua.


eLiburutegian maileguan gehien itxitako filmak:

El Grúfalo.
Oriente es oriente.
Paperezko hegazkinak.
Salir del armario.
Venús: confesiones desnudas.

Audioliburuak Daisy formatuan eta filmak sartzeko apustua 1.600 filmakaz eta 600 audioliburugaz hasi zan. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren helburua da urtea amaitu aurretik guztira 2.000 film izatea; horreetatik, 300 inguru euskeraz izango dira.

eLiburutegia liburutegi digitala 2014ko zemendian sortu eben, egile-eskubideak babesten dituan eduki digitalen konsumo antolatua eskaintzeko. Eusko Jaurlaritzearena da mailegu bakotxeko zenbateko bat pagetako ardurea eta, holan, erabiltzaileei kultura-eduki digitaletara doban sartzeko bidea eskaintzen deutse. Filmen kasuan, eFILMegaz sinatutako akordio bati esker, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, batez beste, 50 zentimo pagetan ditu mailegu bakotxeko.

Liburutegi digital hau erabili ahal izateko, erabiltzaileak altea emon behar dau Euskadiko Irakurketa Sare Publikoko (EISP) liburutegi publikoren batean. Esangura horretan, liburutegiko txartelaren bidez, erabiltzaile-izena eta sarbide-gakoa izango ditu; holakorik euki ezean, EISPko liburutegi batera joan daiteke eskatzera. Euskadiko Irakurketa Sare Publikoak ia miloe bat erabiltzaile ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu