Javier Goitia: 'Diruak alaitasuna eta ideak sortzea dakar, loraldia'

Koldo Isusi Zuazo 2018-09-10 08:05   Barriketan

Bizkaia Zubia-ko injinerua eta aholkularia.

Aurten, garagarrilaren 28an, 125 urte bete ditu Bizkaia Zubiak, izan be, 1893ko garagarrilaren 28ko datea hartzen da hasierako erreferentziatzat. Aurrerago,2006ko garagarrilaren 13an, Vilnuesen (Lituaniako uriburuan), UNESCOko Mundu Mailako Batordeak Bizkaia Zubia Mundu Mailako Ondare izentau eban.

Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituan zubia da, 1887 eta 1893 artean eregitakoam mueta horretako munduko zubien artean lehenengoa.

Bizkaia Zubiaren historia eta bitxikerien ganeko kontuak Javier Goitia injineru teknikoak eta ahaolkulariak emongo deuskuz:

 

1.- Gaztelugatxe eta Guggenheim Museoan jentetza handia dabilen arren eta kasu batzuetan errekor historikoak izan diran arren, antza Bizkaian monumentu bisitatuena da Bizkaia Zubia. Zer esan gura dau horrek?

Bai, mundu mailan ezaguna da Bizkaia Zubia, berezia da, holakorik ez dago munduan. Gaur 8 dagoz zutunik, inoiz 23 edo izan badira be. Bizkaia Zubia galanta da, egitura ederra dauka, ondo pentsauta egindakoa eta urteatan geratu barik ibilitakoa. Ingurua be sano polita da, Portugalete eta Areeta ederrak dira. Horreek danak gogoan hartuta ez da harritzekoa jente asko erakartea Bizkai Zubiak.


2.- Puente Colgante izenagaz ezagutu izan dogu oraintsura arte baina Bizkaia Zubia erabili behar dogu orain edadekoen artean, baita gazteen artean be anabasea eraginez. Aldaketea noiz egin zan eta zergaitik?

Aldaketarik ez da egon. Hasieratik egile bizkaitarrak (Ama iparraldekoa eta aita Enkarterrikoa) Puente Bizkaia zala izena adierazo eban baina egia da herriak beste izen bat erabilten badau hori ezin dala ukatu. Edozelan be, Portugaleteko zubia izena herriak ipini dau. Ezkerraldean, Portugalete egoan, sano herri
indartsua eta gaur herri handia dan Santurtzi herritxua baino ez zan, portua eta hiru etxegaz. Getxo ez zan ezer, Areetan harea besterik ez egoan, basea edo lokatza eta Fadurako hezegunea. Geroago, trenari eta zubiari esker egoerea goitik behera aldatu zan. Egun Getxok berea eskatzen dau, gu zuok beste gara eta egia da.


3.- 1881an tranbia heldu zan Areetara, eta 1887an trena. Urte berean, Maria Kristina Habsburgokoak Evaristo Txurruka kaiaren azken harria jarri eban Portugaleten. 1888ko irailaren 24an, barriz, Bilbotik Portugaletera doan trenbidea edegi eban José Canalejas ministroak. Zein zan orduko egoerea?

Orduko egoeran aberastasuna nabarmenduko neuke; burdina atarateko meategiak sasoi horretakoak dira. Gerra Karlistea amaitu eta minerala saltzeko eskubidea liberalizau zanean, mineral gordina saltzeko egoan legea indarrik barik itxi eta hasi ziran burdina ataraten; egoera horrek upealako aldaketea eta mobimentua
eragin eban, garraiobideak abiarazo, lurrunezko trenak eta bestelakoak eta dirua baino ez egoan bazter guztietan. Diruak alaitasuna dakar eta ideak sortzen dira. Loraldia. Gaur egun, barriz, itsasadarra dago lotan, geldi.

 

4.- Bizkaia Zubiak 125 urte bete ditu aurten, garagarrilean. Ze gogoeta eragiten deutsu datu horrek?

Gauza asko. Holako obra bat amaitu baina lehen kontuan izan sei edo zazpi urte lehenago be martxan egoala jentea proiektuan. Zubia ez eben erakundeek egin, partikularrek baino, guretzat harro egotekoa da hori, idea bizkaitar baten burutik eta bizkaitarron diruagaz egin zan. Gaur egun gauzak besteren batek egitea gurago dogu, arriskurik hartu barik eta, lehen, barriz, geu izan gara gauzak egitekoak, ekimena geurea izan da, hori galdu egin da.


5.- Bizkaia Zubia lau urtez bakarrik egon da erabili barik. Zergaitik?

Italiarrek hegazkinak erabiliz zubia botateko ahalegina egin arren, huts egin eben. Aurrerago, Errepublikarrek erabagi eben zubi guztiak botatea. Gerra sasoian nahikoa normala zan hori eta Portugaletekoan goiko habea bota eben, beste lau zutunik geratu ziran. Edozelan be, zubia ez zan geldi egon, gabarra bigaz eta atoiontzi txikitxu bategaz garraioan ez zan etenik egon. Kamioiak be pasetan ziran, atara kontuak. Beti izan doguz ideak eta gauzak aurrera ataratekoak. Gaur egun, barriz, danean eta arlo guztietan arauak eta baimenak baino ez dagoz eta horrek moteldu egiten dau dana. Eskuak lotuta gagoz
injneruak.


6.- Sarien atalean, 2003an Eusko Jaurlaritzeak Ondare izendapena emon eutson, eta Espainiako Kultura Ondasun lez autortu eben. 2004an, aurreko urteetan egindako barrikuntzen ondorioz, Archival España saria jaso eban. 2006ko garagarrilean UNESCOk Gizateriaren Ondare izentau eban. Euskal Herriko lehen eraikin indibiduala izan zan izendapen hori lortzen, eta Espainiako lehen eraikin industriala...

Bai. Merezidutakoak danak. Eta ez dira edozelako sariak. Sekulako zubia da, ikusgarria eta datu lez esango deutsut, ingelesez, euskeraz eta gaztelaniazko bisita gidatuetan, zubiaren ganeko datuak eta emoten dodazanean, jenteak txaloak be joten dituala; holako egitura batek sekretu asko daukaz eta jenteak oso
gustora entzuten ditu azalpen guztiak.

7.- Urteurrenaren harian, erakusketak, poesia jardunaldiak, bertsoak eta gauza piloa atondu dozuez...

Bai, gai horreek ez dira nire ardurea baina egia da gauza asko atondu doguzana. Kontuan hartu zubi hau topaketarako leku berezi dala, lagunekaz, familiagaz eta geratzeko. Penea da Bizkaia Zubian ez dagoala lekurik aurkezpenak eta bestelako jarduerak behar dan moduan egiteko, areto bat beharko geunke.

Horrezaz aparte, 2016ko apirilaren 19an, Doctor Deseo musika taldeak Igual y diferente. Una mirada distinta diskoa Bizkaia Zubian aurkeztu eban eta Alex Txikon mendizaleak goiko pasarelatik salto egin eban goming teknikea erabilita. Bestetik, bitxia izan zan Javier Conde atleta parolinpikoak maratoia egin
ebala goiko pasabidean.

 
8.- Nongotarrak dira Bizkaia Zubia ikusten hurreratzen diranak?

Kanpotarren artean japoniar asko datoz. Gero frantsesak, ingeklesak eta italiarrak be asko datoz. Marsellan eta Nantesen holako zubi bi martxan jarri guran dabiz, interes handia dago.

Espainia mailan, gehienak kataluiniarrak erta madrildarrak izaten dira. Zaragoza, Gaztelakoak be ugari eta nafarrak be ez neukez ahaztu gura.

 

9.- Bitxikeria eta anekdoten artean, zeintzuk nabarmenduko zeunkez?

Zubien ibilbidea nabarmenduko neuke; lurrunezko makina bat erabilten zan antxina, gero kamioi baten motorragaz, motor nagusi bategaz eta kableakaz tiratuta ibili izan bada, gaur egun 12 motor erabilten doguz eta goiko partean 9 karro dagoz eta horri esker, zubiaren arazoak % 95 gitxitu dira. Hamabi miloe aldiz mobidu izan dira eta oso harro nago egindako lanagaz.

Bestetik, igogailuen gaia nabarmenduko neuke. Gureak dira bakarrak loturarik ez daukienak makinearen eta kabinearen artean, sano seguruak dira.

Azken buruan, zubi azpitik pasetan diran barku eta belaontzien ganean, baragarri gabiz ze zubiari begira joaten dira gustora baina ez dira konturatuten ontzitxua pasetan dala sarri eta batzuetan kolperen bat edo beste izan dogu. Gauza larriak ez dira izaten baina kontuz handiz ibili daitezala eskatzen dot hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu