'La novia del desierto'

Karolina Almagia 2018-09-07 08:06   Zinema kritikak

Pelikulea aktore bikain biren lanean oinarritzen da: Paulina García eta Claudio Rissi.

- Zuzendariak: Cecilia Atán eta Valeria Pivato.

- Gidoia: Cecilia Atán, Valeria Pivato, Martín Salinas.

- Musikea: Leo Sujatovich.

- Argazkilaritzea: Sergio Armstrong.

- Aktoreak: Paulina García,  Claudio Rissi.

- Produkzino-etxeak: Ceibita Films / El Perro en la Luna / Haddock Films.

- Generoa: Drama | Road Movie.

- Iraupena: 77 min.

- Herrialdea: Argentina. 

- Balorazinoa: 3/5

La novia del desierto Cecilia Atánen eta Valeria Pivatoren lehenengo film luzea da eta publikoaren erantzun handia lortu dau, batez be festibaletan (Cannesen eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu eben igaz).

Pelikulea aktore bikain biren lanean oinarritzen da: Paulina García (Teresa protagonistearen papelean) eta Claudio Rissi (El Gringoren azalean).

Teresak, bizitza osoa etxe baten lanean pasau eta gero, herrialdea zeharkatu behar dau beste familia baten etxera joateko. Bidean gauza guztiak gordeten dituan poltsea galduko dau. Orduan, El Gringogaz alkartuko da eta road-movie antzeko bat hasiko dabe, poltsearen bila Argentinako basamortuan zehar.

Teresaren nortasuna hain sotila, zuhurra eta gatzbakoa da, ze ia-ia ikusezin egiten da. Isiltasunakaz eta gorputz-adierazpenakaz eregiten dau pertsonaia Paulina Garcíak, eta erraz ikusten dogu bere garapena: bizitza osoa besteei dedikauta egotetik, emakume sentidutera, bizirik sentidutera.

Istorio samurra eta leuna da baina geldiro pasetan da. Askori astuna egingo jake eta egia da filmaren erdian ez aurrera ez atzera egiten dauela. Lehenengo planoak gehiegi erabilten ditue eta baliabide eta eszena errepikakorrek ez dabe laguntzen.

Dana dala, amaieran gora egiten dau eta nahiz eta distirea faltau jakon, gomendagarria begitantzen jat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu