Kepa Junkera sarituko dabe Sardinian
2018-08-31 12:33 MusikeaMaria Carta Fundazinoak aintzat hartu dau bilbotarraren musikearen kalidadea eta leku ugaritako doinuak buztartzeko gaitasuna.
Sardinian dago egunotan Kepa Junkera, ugarte haretako Nuoro herriko Dantzas 2018 jaialdian joko dau eta, musika eta jantza tradizionalak lantzen dituen munduko beste hainbat artistagaz batera. Baina Junkera ez da esku hutsik bueltauko Sardiniako biratik, izan be, Maria Carta Fundazinoak izen bereko saria emongo deutso.
Maria Carta abeslari sardiniarra zanaren omenez sortutako saria da. Haren jaioterri Siligon egingo dan ekitaldi berezi baten omenduko dabe Junkera, zapatuan, irailaren 1ean. Fundazinoak jakitera emon dauenez, Kepa Junkera musikari eta persona bikaina dala nabarmentzea da euren asmoa.
Saria emotea, gure ustez, musikari legez dozun balio handia autortzeko modua da eta, bide batez, musikeagaz dozun maitasuna eta leku ugaritatik hartu dozun sonoridadea, esan deutso Maria Carta Fundazinoak trikitilari bilbotarrari eskutitz baten.
Junkerari emongo deutsien sariak nazinoarteko izakerea dauka eta ospe handikoa da musika eta kantagintza tradizionalaren arloan. Aurtengoa 16. edizinoa da. Aurreko urteetan sari hori jaso dabenen artean dagoz, besteak beste, Dulce Pontes, Noa eta Angelo Branduardi.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!