Mausitxa gaztandegiak irabazi dau Plentzian
2018-08-20 08:51 Jan edanakIdiazabal Jatorri Deiturearen XXIX. Lehiaketa Ofiziala jokatu da asteburuan.
Idiazabal Jatorri Izendapenaren barruan behar egiten daben gaztaigile ugari batu ziran Plentzian domekan, XXIX. Lehiaketa Ofizialean. Epaileek gaztai guztiak probau zituen eta, azkenean, lehenengo saria Mausitxakoei emotea erabagi eben.
Elgoibarko Mausitxa baserrian dauka jatorria gaztandegi horrek eta, gaur egun, gaztai ospetsuak dira hangoak, etxean zein atzerrian irabazitako sari piloari esker. Ohikoa da sariketa eta azoketan Mausitxaren produktuak nabarmentzea. Plentziako lehiaketan be, elgoibartarren alde egin eben epaileek.
Sariketetan arrakasta handia daukan beste gaztandegi bati emon eutsien bigarren saria, Arabako La Lezeri hain zuzen. Hirugarren, Patxi Lopez Uraldek eroandako piezea izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!