'Amezti', Ultzamaldeko agerkari digitala abian da

Bizkaie! 2018-08-17 11:15   Euskerea berbagai

Nafarroako eskualde horretako barriak euskera hutsean zabalduko ditue.

Euskal komunikabideen panorameak kide barria dauka. Nafarroako Ultzamaldean sortu dabe Amezti.eus, Anue, Atetz, Basaburua, Imotz, Lantz, Odieta eta Ultzama udalerrietako albisteak, jazoerak, argazkiak eta abar batzeko asmoz. Euskera hutsean plazaratuko ditue eduki guztiak.

Webgunean hainbat atal dagoz: Gizartea, hezkuntzea, ingurumena, kulturea, kirola, nekazaritzea eta abar, baita udal bakotxeko kontuak be. Komunidadearen txokoan, ostera, herritarrek eta alkarteek eretxiak eta ekarpenak plazaratu ahal izango ditue. Agendea, zorion agurren tartea eta eskelak be izango ditu Amezti-k.

Ultzamaldean euskerazko beste hedabide bi egon dira lehendik be: Pulunpe papelezko aldizkaria eta Esan Erran irratia. Bakotxak formatu bat darabilenez, hiru hedabideak alkarren osogarri izango dira eskualdeko gaiak lantzeko eta euskerea zabaltzeko orduan. Amezti-n loturea jarri dabe Pulunpe-ren edizino digitala irakurri eta Esan Erran irratia online entzuteko.

Tokikom, lekuan lekuko euskerazko hedabideen bateraguneak, bultzadea emon deutso Amezti agerkari digital barriari. Bestetik, webgunea CodeSyntax enpreseak garatu dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu