Pou Anaiak Cao Granderen tontorrean

Bizkaie! 2018-07-24 08:52   Euskaldunak munduan

Pou Anaiek eta Manu Poncek Cao Granderen tontorra zapaldu dabe Leve Leve izena jarri deutsien bidea edegita.

Afrikako Sao Tome eta Principe ugartean, Pou Anaiek eta Manu Ponce murtziarrak Cao Granderen tontorra zapaldu dabe Leve Leve izena jarri deutsien bidea edegita.

Planetako adar bolkaniko ederra da Cao Grande eta 450 metroko desnibelagaz, 8b+ zailtasuneko pasarteak be pasau ditue. Etenik bako hamalau orduko denporea behar izan dabe bidea kateatzeko baina egun batzuk deskantsurako hartu ostean, Nubigant 8b/450m.-ko bidean sartu eta librean, 12 orduko tartean igon dabe. Birritan egon dira Cao Granderen tontorrean.

Orain laugarren etaparako hormatzarren bat topau beharko dabe Pou Anaiek THE NORTH FACE 4 OSOGAI esperientziari amaierea emoteko: 2017an, Aupa 40 bidea kateatu eben Argentinako Patagonian; urte bereko udan, Peruko Amazonian Yakumama bidea egin eben; egunotan, barriz, Cao Granden Leve Leve eta Nubigant eta orain azken etapea falta da. Lurra osogaia gogoan etorriko da laugarren etapea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu