'Formentera Lady'
2018-07-23 07:55 Zinema kritikakAktore guztiak ondo dabiz Formentera Lady-n baina Nora Navasen interpretazinoa nabarmendu behar da.
- Zuzendaria eta gidoilaria: Pau Durà.
- Argazkilaritzea: Miguel Llorens.
- Aktoreak: José Sacristán, Jordi Sánchez, Nora Navas, Ferran Rañé, Sandro Ballesteros.
- Produkzinoa: FoscaFilms / Sunrise Picture / Good Machine Films / La Perifèrica Producciones
- Generoa: Dramea.
- Iraupena: 85 minutu.
- Herrialdea: Espainia
- Balorazinoa: 4/5
Paradisuko isla guztietan legez, turisten eta herritarren artean, Formenteran be bizirauten dabe aspaldiko hainbat hippik. 70-80 hamarkadan heldu ziran, oraindino turismoak eraginik ez ebanean, eta edaten, drogea hartzen eta bizitzaz gozetan ibili ziran, bestelako erantzunkizunei bizkarra emonez. Heroinearen garaitik bizirik urten eben horreetako batzuek han jarraitzen dabe, orain aitite-amama izanik, baina betiko modus-vivendi-ri eutsi guran. Jendaila horretan gizon heldu bat da zuzendari lez lehenengo filma dauen Pau Durà-ren protagonistea, José Sacristanek interpretauta, banjoa joten eta argirik barik etxola batean bizirauten dauen hippy heldu bat da. Egun batean, ostera, bere ardurabakoeria guztia aldrebestuko jako bilobearen kargu egin behar dauenean.
Hemendik aurrera, topikoz betetako film bat izan eitekean honek, baina Duràk erakusten dau sekulako maisutasuna melodramatik iges eginez eta sotiltasunaz jorratzen erantzukizunaren gaia.
Umore tanta batzuk sartuta, filmak barruko bidaia kontetan deusku, protagonistek barruan egiten dabena, irakaspen baterantz.
Aktore guztiak ondo egiten dabe euren lana baina Nora Navasen interpretazinoa nabarmendu behar da. Gitxitan ageratzen da, baina egiten dauenean egia transmitiduten dau era bikainean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!