Gaur aurkeztu dabe 'Gatazka-ostea: alkarrizketea berreregi' lemapeko XII. Getxophoto
2018-07-17 13:36 KultureaIrailaren 5etik 30era, BegiHandi alkarte getxotarrak antolatuta dator XII. Getxophoto
2018ko Getxophoto Nazinoarteko Irudi Jaialdian, Gatazka-ostea: elkarrizketa berreregi lemapean egingo da aurtego ekimena. Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren 12. edizioak gatazkearen esanahiaz gogoetea eragin gura dau, arreta guztia gatazka-osteko sasoietan eta alkarrizketea abiarazoteko jardueran jarrita.
Irailaren 5etik 30era, BegiHandi alkarte getxotarrak antolatuta, eta Mónica Allende, zuzendari artistiko eta Sunday Times Magazine aldizkariaren editore grafiko ohi bilbotarrak gainbegiratuta, aurreko edizinoetan lez, Getxoko Udalak Jaialdia laguntzen dau, beste erakunde batzuek bezela, hau da, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzeak. Aurkezpenean, Imanol Landa Alkateak, Udalaren ekimenaren aldeko apustu sendoa berretsi eta nabarmendu dau BegiHandi alkarte getxotarrak proposamen kulturala antolatzeko urte osoan egiten dauen lan aberatsa. Proposamen hori gure udalerriaren eta lurraldearen kultur eskaintzearen barruan kokatzen da baina baita gure mugetatik kanpo be: Eta urtero ganera aurreko edizionaren mailea gaindituz, eta hori ez da erraza. Jaialdi barritzailea, parte-hartzailea, gure herria irudiaz, eztabaidaz eta gogoetaz bustiten dauena, lehen mailako egileen sormenaz, hausnarketaz, parte-hartzeaz gozetako aukera parebakoa eskaintzen deusku jaialdia. Dana dauka Getxophotok, aurten be, ikuspuntu guztietatik aztertuta, erantzun ederra izateko. Hori guztia, irudi finko zein irudi mobikorra protagonista dauen udalerrian adierazo dau Alkate getxotarrak.
Getxophoton ikusizko adierazpenak jasoten dira, eta horreek bitarteko desbardinak erabilten ditue, besteak beste, argazkiak, bideoak, artxiboak, instalazinoak, arte digitala eta abar, 45 herrialde baino gehiagoko artistenak. Aretoak eta barruko bestelako espazioak ahaztu barik, erakusketa gehienak kanpoaldean jarteko sortuak izan dira, esate baterako, kanpoko instalazinoetan, fatxadetan, lorategietan, azoketan eta udalerriko beste hainbat lekutan. Horreekaz batera, prestakuntzea sustatuko daben eta herritarrakaz topetea eragingo daben jarduera ugari be izango dira, besteak beste, tailerrak, berbaldiak, proiekzinoak, gaueko paseoak, itxialdia, zinema oheetan... Barritasun lez, lehenengo aldiz, Open Call nazinoarteko deialdi edegii batek ahalbideratu dau epai-mahai batek aukeratutako horren irabazleak, Jaialdiaren egitarauan parte hartu ahal izatea. 47 herrialdetatik heldutako 280 proposamenen artean (ia 5.000 irudi), irabazlea Max Pinckers belgiarraren Margins of Excess izan da.
Egitarauaren aurrerapena
Getxophotok hogei bat erakusketa (banakakoak eta kolektiboak) izango ditu ikusgai, gatazka ekologiko, teknologiko, politiko edo gizakien artekoei buruzkoak, azaldu dau Jokin Aspuru, Getxophotoren zuzendariak. Erakusketen artean, Markel Redondoren Espainiako eraikuntza krisia, Luca Locatelliren Alemaniako iraultza energetiko berdea edo Josh Begleyren Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko muga. Punta Begoñak jaialdiaren gune estrategikoa izaten segiduko dau, eta orain, estadua gatazkan izeneko erakusketa kolektiboa erakutsiko dau, kolonialismo espainiarrari, gerra zibilari eta Euskal Herriko lan metaforiko bati lotutako lanakaz. Jaialdiak Jump Trump instalazino satirikoa be izango dau, presidenteari kritikea egiteko.
Antolatutako jarduerak hile osoan zehar izango diran arren, horreetako asko irailaren 5etik 9ra izango dira, egile batzuen partaidetzea eta esperimentazino tailer bi, XIX eta XXI. mendeetako ikusizko kontakizunetan oinarrituta. Lehenengoa Ikononautak, argazkintzaeren begiradea eta materialtasuna XIX.mendean, izango da, Martí LLorens eta Rebeca Mutellen eskutik, eta bigarrena, In between photographs, zelan landu irudia aro digitalean, izenburupean eta Der Greif, Leon Kirchlechner eta Simon Karlstetter zuzendari artistikoen eskutik.
Beste eragile eta erakundeen arteko kolaborazinoaren haritik, aurten, hurrengo lekuotan be erakusketak izango dira: Getxoko Kultur Etxean, Bilboko Rekalde Aretoan eta FNAC-en eta Donostiako Kutxa Kultur-ean.
Jaialdian ohiko Itxialdia, Hamaiketakoa, edalontzi azpiko ibilbideak, eguneko eta gaueko bisita gidatuak eta zinema oheetan, besteak beste, azken hori Punta Begoñan, irailaren 26ra arte, herritarrek aurkeztuko dituen argazkiakaz batera.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!