Cao Granderen erdialdean
2018-07-13 12:48 Euskaldunak munduanKobra baltza sugea be ikusi dabe eta horren ziztadeak ez dauka erremediorik...
Afrika erdialdean, Sao Tome izeneko lekuan, Sao Tomé eta Príncipe aldean, tropikoan normala danez, euria eta euria atertu barik izan dabe Pou anaiek baina indartsu dagoz eta Cao Grande hatx bolkanikoaren hormearen erdialdera heldu dira. Kobra baltza sugea be ikusi dabe eta horren ziztadeak ez dauka erremediorik; zorionez alde egin eban.
Eskaladeari jagokonez, deskantsurik bako 15 bat orduko saioak be egin ditue, ondo dabiz eta zailtasun nagusietakoa da solte dagozan bloke handiak.
Bien bitartean, atertu bako egunei aurre egiteko karta jokuan be badabiz, zeregin barik geratzen diran orduotan.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!