Unibersidadera sartzeko probak egin zituenen % 86,30ek gainditu ditu

Bizkaie! 2018-07-12 08:20   Kulturea

Probearen batez besteko notea 5,97koa izan da.

Lehenengo datuen arabera, UPV/EHU, Euskal Herriko Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoko ezohiko deialdiko Sarbide fasera matrikulautako 1.384 ikasletatik 1.147k gainditu dabe USEa, beraz, ikasleen % 86,30ek gainditu dau. Behin behikiko emoitzak uhilaren 11n argitaratu dira. Barrikusketea eskatzeko epea hilaren 12tik 17ra da eta behin betiko emoitzak hilaren 24an argitaratuko dira.

Kontuak kontu, probearen batez besteko notea 5,97koa izan da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu