1.428 ikasle aurkeztuko dira Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren ezohiko deialdira

Bizkaie! 2018-07-03 10:24   Kulturea

Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte, garagarrilaren 6ra arte.

Bihar, garagarrilaren 4an, 8:45ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Batxilergoko 1.407 ikaslek hasiko ditue Unibersidadera Sartzeko Ebaluazinoaren (USE) probak UPV/EHUn, ezohiko deialdian. Horreei gehitu behar jakez Lanbide Heziketako goi mailako ziklo bat egin daben 21 ikasle.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 433 lagun gaztelaniaz aurkeztuko dira; 974 euskeraz; danetara, 1.407 ikasle. Horreei Lanbide Hzeiketakoa gehitu behar jakez: 13 gaztelaniaz eta 8, barriz, euskeraz.

Kontuak kontu, azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura arte, garagarrilaren 6ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa