Egun batzuk besterik ez 29. Kaleka, Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdia hasteko
2018-07-11 12:55 KultureaIgaz estreinautako atal biak finkatu dira: Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch.
29. Kaleka-ko kartela
Garagarrilaren 19tik 22ra, Lekeition egingo dan 29. Kaleka, Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian, kale antzerkiko 28 ekintzez gozetako aukerea izango da Lekeition, horreen artean antzerki fisikoak, objektu-antzerkia, maskarak, zirku garaikidea, clown-ak, ehun-sorkuntzea, jantza garaikidea, funanbulismoa, aireko jantza eta pirotekniagaz lotutako ikuskizunak. Horreek guztiak Lekeitio leku publikoetan edota espazio berezietan kokatuko dira.
Atal Ofizialaz gan, aurreko urtean estreinautako atal biak finkatu dira eta garatutako testuinguru politiko, sozial eta kulturalari sendotasuna emotea bilatzen dabe: Kalekaz Blai eta Kaleka Scratch.
Beste alde batetik, ahaztu barik, emon izena Kalekako tailerretan garagarrilak 13 baino lehen hemen.
Kontuak kontu, Markeliñeren Chef Nature antzezlanaren ostean, 29. Kalekaren egitaraua aurkeztu eben oraintsu konpainia ezin hobeagaz: Aitziber Atorrasagasti (Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustapen Zuzendaria), Andoni Iturbe (Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Zuzendaria), Koldo Goitia (Lekeitioko Alkatea), Maider Illana (Kalekaoo kudeatze taldea) eta Jon Kepa Zumalde (Markeliñeko kidea).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!