29. Kaleka, Lekeitioko Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiak ikastaroak eta tailerrak dakarz

Bizkaie! 2018-06-21 13:29   Kulturea

Garagarrilaren 19tik 22ra bitartean izango da baina dagoeneko martxan dabiz Kalekaz Blai atalagaz.

Garagarrilaren 19tik 22ra bitartean izango dan Kaleka Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdian, 22 konpainia eta kolektibo izango dira, Euskal Herrikoak, estadukoak, baita atzerritik etorritakoak be. Talde horreen guztien ikuskizunak, sormenezko lanak eta parte-hartze tailerrak Lekeitioko kale zein okasinorako egokitutako espazioetan kokatuko dira.

Kalekak bere hiru atalak indartu ditu, Kaleka Ofiziala, Kalekaz Blai eta Kaleka Scrach, parte-hartze prozesuen garapenean eragiteko helburuagaz.


Kontuak kontu, ohikoa danez, Kalekak formakuntza tailer bi eskainiko ditu:

1. Garagarrilaren 22an, Rui Paixaoren Omnium Estatua (20 euro). Gaur egun europar agertokian topau geinken clown urratzaileenetako batek, egungo pailazoen munduaren inguruko gogoetea eta esperimentazinoa ardatz dituan dauen Omnium Estatua izeneko laborategian.

2.- Garagarrilaren 3an eta 10ean, Matias Zanottiren Revestidos (Doban). Antzeztokietan erabilten diran jantzien sorkuntzearen inguruko workshop-a, jantzion formea, kolorea eta fantasiaren goraipatzea aztertzea bilatuko dauena.

Parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena emotea webguneko tailerrak atarian, bagilaren 30a baino lehen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu