Basque Culinary Center, non eta Gorbeian!
2018-07-11 11:25 Jan edanakHiru ikasle gaztek Izarrako Doña Lola etxe enblematikoa jarriko dabe martxan, uda honetan.
Euskal Gastronomia Unibersidadeko 3 ikasle gaztek Izarrako Doña Lola etxe enblematikoa jarriko dabe martxan, uda honetan, Amona Lola gastrotabernea eta, udagoienean, jatetxea.
Maria Aniz Nuin, 23 urteko nafarra; Sergio Mariscal Gil, 24 urteko valentziarra, eta Blanca Garcia-Courtoy Luque, 27 urteko kordobarra, lagunak dira; laster Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteetako gradudunak izango dira, baita Izarrako, Gorbeia hegoaldeko, herritar barriak be. Hile batzuk daroez lanean Doña Lola berpizteko amesagaz. 1976an, de La Fuente familia aberatsak Izarrako Kontzejuari emon eutson etxe enblematikoaz gabiz, azken urteetan ostalaritza-negozioa izan dana. Proiektuan Izarrako Administrazino Batzarra, Hazi Fundazinoa, Gorbeialdeko Kuadrillea eta Mairuelegorreta Landa Garapenerako Alkartearen laguntzinoa izan dabe.
Gogor gabiz beharrean Izarrako Batzarragaz, Hazi Fundazinoagaz eta ganerako erakundeakaz, euren babes osoa eskaini deuskue eta. Etxea barriztau eta egokitu egin dogu, gure eskuakaz. Gastronomian erreferente bihurtu nahi dogu, Gorbeialdeko turismo eta ekonomia bultzatzeko asmoz, adierazo dabe gazteek. Sukaldaritzea mimo handiz egin gura dogu, norbanako errazinoakaz, baita konpartiduteko platerakaz be, proposamen dibertigarriakaz eta gaiztokeria puntu bategaz. Eta tokiko produktuetan oinarrituta. Beraz, eskaintzea aldatuko dogu denporaldiaren eta merkatuak eskaintzen dauenaren arabera. Gazteak gara, eta freskotasun hori menu dinamiko eta barrian islatu nahi dogu.
Inguruko produktore eta artisauakaz egingo dabe lan, jakina: Ezagutu eta probau doguz dagoeneko eztia, gaztaia, okelea, ogia, sagar ura, sagardaoa, barazkiak eta frutak… % 80 tokiko produktuakaz horniduko gara, azaldu deuskue.
Holan, Amona Lola Gorbeiako ostalaritza-eskaintzan txertatuko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!