Euria, euria eta euria Cao Granden

Bizkaie! 2018-07-05 10:16   Euskaldunak munduan

Enekori 100 bat kiloko harritzarra jausi jakon gainera eta zorionez hankatan jo eutson; buruan izan bazan, akabo.

Astebete daroe Pou anaiek Afrikan eta orain arte eguraldiak larregi lagundu ez arren (egun baten be ez dau atertu) Cao Granderen lau luze eskalau ditue eta, horrezaz gan, beste eskalada batzuk be egin ditue. Euripean eskaletea, hatxa buztita dagoala eta sano arriskutsua danez, sabaipean eskalau ditue lau luze horreek eta hortik gora eguraldiak ixten badeutse bide barria zabaltzea da asmoa.

Ezustekoen artean, Enekori 100 bat kiloko harritzarra jausi jakon gainera eta zorionez hankatan jo eutson; buruan izan bazan, akabo.

Eneko eta Iker Pou anaiakaz batera Manu Ponce dabil eta kamera eta argazkilari lanak, barriz, Jordi Canyi katalanak egiten ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu