'Casi 40'

Karolina Almagia 2018-07-03 08:05   Zinema kritikak

Segurutik, teoria gitxiagogaz eta umore eta emozino handiko momentu gehiagogaz sano irabaziko eban filmak.

- Zuzendari eta gidoilaria: David Trueba.


- Aktoreak: Lucía Jiménez, Fernando Ramallo, Carolina África, Vito Sanz.


- Produktoreak: Buenavida producciones / Perdidos G.C.


- Generoa: road-movie, musika, komedia dramatikoa


- Iraupena: 87 min.


- Herrialdea: Espainia.


- Balorazinoa: 3/5

1996an egin eban lehenengo film luzea David Truebak. Lucía Jiménez eta Fernando Ramallo aktore gazteen debuta izan zan eta frantses aireko nerabeen amodiozko istorioa ekarren.

Hogei urte pasau ostean, protagonista horrexek batu ditu barriro Truebak, belaunaldi horren desilusinoa edo desenkantua kontetako. Jimenezek jentearen erantzun ona ezagutu eta gero erretirautako abeslari baten papla egiten dau. Etorkizun oneko mutikoa, barriz, kosmetika saltzailea da egun. Ramalloren personaiak antolatutako bira bat egingo dabe Espainiako probintzietatik ia 40 urte dituen lagun horreek, neskearen kantuak liburu-denda txikietan eskaintzen.

Nostalgia, konformismoa, sekula bete ez diran ames horreen errealidadeaz hausnarketea... Horretaz berba egiteko aukerea dakar bidaiak.

Lucía Jiménezen maisutasunaren ondoan -bai antzezten, bai kantetan-, Fernando Ramalloren jarduerea oso mugatuta ikusten da. Horren errua be bada gidoia, sakonak izan guran, bape naturalak ez diran alkarrizketa batzuekaz. Segurutik, teoria gitxiagogaz eta umore eta emozino handiko momentu gehiagogaz sano irabaziko eban filmak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu