Euskaltzaindiaren inguruko tesi bat saritu dau EHUk
2018-06-26 08:48 Euskerea berbagaiAnton Ugartek idatzi dau eta urrian argitaratuko dabe.
Mendeurreneko ospakizunak hastear dagozala, Euskaltzaindiaren inguruko azterlan ugarik historia oparo horri begiratuko deutsie. Horixe da, hain zuzen be, Anton Ugarte oñatiarraren kasua: 1936ko gerreak Akademiari eragindako kalteak jorratu ditu bere doktorego tesian eta EHUk saritu egin dau lan horregaitik.
Euskararen historia soziopolitikorako: Espainiako Gerra Zibilak zauritutako Euskaltzaindia (1936-1954) tesiak galdera nagusi bati erantzuten deutso: Zelan iraun eban Euskaltzaindiak gerran eta gerraostean, Francoren diktadurapean? Hortik abiatuta, aldi ilun haretan Akademiak aurrera zelan egin eban azaltzen dau Ugartek. 1936 eta 1954 urteen arteko sasoi ha Euskaltzaindiak berak be sakon aztertu eban orain dala urte batzuk, orduko agiri eta gutunen bidez. 2009an plazaratu eben emoitzea, Joan Mari Torrealdaik eta Iñaki Muruak idatzitako Euskaltzaindia, ekin eta jarrai liburua.
Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultadean egin dau tesia Anton Ugartek, Donostian. Lanaren zuzendaria Esteban Antxustegi doktorea izan da.
EHUren Doktoregoko Sari Berezia irabazi izanak oihartzun handiagoa emongo deutso Ugarteren lanari. Euskaltzaindiak berak aurreratu dauenez, urrian liburu formatuan argitaratuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!