Euskeraz idatzitako komiki bat Veneziako Arkitektura Bienalen

Bizkaie! 2018-06-21 09:29   Euskerea berbagai

Lehenengo aldia da euskeraz idatzitako komiki bat Espainiako pabilioian erakusgai jarten dabela.

Argazkia: Ian Nose | Ikusi handiago | Argazki originala

Antxintxiketan: Lasterketa demokratikoa, Ian Nose (Oñati, 1984) marrazkigile gipuzkoarraren komikia, joan dan maiatzaren 25etik irailaren 25erarte iraungo dauen Veneziako Arkitektura Bienaleko Espainiako pabilioian egongo da ikusgai. Atxu Amann arkitektoa komisarioa dala, lehenengo aldia da euskeraz idatzitako komiki bat Espainiako pabilioian erakusgai jarten dabela. Formatu handian inprimidutako 25 panelek, erakusketearen esparru narratiboan hartzen dabe parte.

Antxintxiketan, izakera politiko-umoristikoko komikia, Ahabi Comics-ek ataletan argitaratzen dau bai papel formatuan baita digitalean bere, hainbat euskarrietan. Istorioan, Espainiako 2015. urteko hauteskundetan gobernurako hautagai ziranak galopna, antxintxiketan hasten dira, maratoi bat balitx moduan, batak bestea zangotrabetan, hil edo biziko lasterketan.

2011 urtetik dabil Ian Nose komikiak argitaratzen; bere azkenengo lana: Puerto Ricon ere egiten du euria. Herrialde hau astindu eban María urakana eta emakume nagusi biren gorabeherak jasoten ditu. Herrialde karibear honetan izandako bizipenak dakarz, izan be, momentu hareetan egilea bertan bizi zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu