'Maria by Callas'

Karolina Almagia 2018-06-21 09:43   Zinema kritikak

Tom Volf-en filmak emakume honen alde guztiak erakusten deuskuz.

- Zuzendaria: Tom Volf.

- Produktoreak: Elephant Doc / Petit Dragon / Unbeldi Productions / France 3 Cinéma / Ciné+ / France Télévisions.

- Herrialdea: Frantzia.

- Generoa: dokumentala.

- Iraupena: 113 min.

- Balorazinoa: 4/5

New Yorken jaioa, Maria Callas opera-kantari greziarra izan zan XX. mendeko izen handietan goraipatuenetako bat, baina baita balztutakoenetako bat be. Argiak eta itzalak dituan pertsonaia da eta horregaitik oso interesgarria da berari buruzko dokumental hau.

Tom Volfen filmak emakume honen alde guztiak erakusten deuskuz: jentearen erantzun handiko pasadizoak, sortarazotako gorrotoak, ezkontzea eta dibortzioa, Onassisegaz izan zituan hartu-emonak, depresinoak… Dana off-eko ahotsa erakutsi barik, Callasen beraren testigantzen bidez baino ez: bai telebista aurrean emondako alkarrizketetan, bai lagun eta senideei idatzitako gutunetan. Artxiboko material erakargarria erabiliz -Bilbo be agertzen da-, opera ezagunetako aria eta kantak ugari tartekatzen ditu.

Maria Callas zoritxarrekoa zala erakusten deusku film honek. Seme-alabak euki eta beste bizimodu lasaiago bat nahiago eban, baina bere ingurukoek, amak hasieran eta senarrak ondoren, derrigortu egin eben bere karrereagaz aurrera egiten. Patua patua da eta ezin dozu iges egin esaten dau berak. Gizon bat topauko baneu, karrera hau zarratuko neuke ganeratzen dau. Egia esan, gaur egungo jarrereagaz begiratuta, sano deigarria  da zelan baldintzatu eban bere zoriontasuna emakume honek gizonakaitik.  

Ezinbestekoa operazaleentzat.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu