Algortako Dendak eta Getxo Enpresak Euskerearen Laguna hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2018-06-19 09:03   Euskerea berbagai

Dagoeneko Getxoko 115 saltokik bat egin dabe sareagaz.

Koldo Iturbek, Getxoko Udaleko Euskara zinegotziak, Javier Galan Getxo Enpresak-eko presidenteak eta Pilar Coria Algortako Dendak alkarteko buruak Euskerearen Lagunaren Sareagaz bat egiteko hitzarmena sinatu dabe bart, Udalak apirilean merkataritzan euskerearen erabilerea sustatzeko abian jarritako kanpainearen barruan; Horren helburua da Euskerearen Laguna diran saltokien sarea eta euskeraz kasu egitea gura daben bezeroen artean zubia eregitea', azaldu dau Koldo Iturbe Euskara zinegotziak. Bai Javier Galanek bai Pilar Coriak be adierazo dabe sano positiboa dala euskeraz zein gaztelaniaz jaramon egin ahal izatea, ganera, euskerea gure hizkuntza dalako'.

Bestalde, dagoeneko udalerriko 115 saltokik bat egin dabe sare horregaz, batzuek bezeroak euskeraz kontuan hartzeko konpromisoa agertuz eta beste batzuek, gaitasuna ez, baina borondatea dabenek aldeko jarrerea agertzen dabelako (kartelak euskeraz edo ele bietan jarrita).

Hitzarmenaren arabera, aitatutako alkarteek hartutako konpromisoen artean ondokoak dagoz: Euskerearen Laguna ekimeneko euskarriak ipini; lehen berbea euskeraz izan daitela; langile euskaldunek nahi daben bezeroei zerbitzua euskeraz emon; iragarki komertzialak euskeraz jarten saiatu; kanpoko errotulua aldatu ezkero, euskeraz jarri; langile barriak kontrataukeran, euskaldunak izan daitezala eta aldaketa esanguratsuak adierazo.

Udalak dobako zerbitzuak eskainiko deutsez saltokiei hizkuntza-paisajea (maketazinoa, itzulpena, materiala, aholkularitzea, errotuluak...) euskeraz ipinteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu