Euskerazko ikasketak bultzatzeko 'Nahi dudalako' kanpainako saria emon dabe

Bizkaie! 2018-06-19 08:27   Euskerea berbagai

Lehen saria Bilboko ikasle bati, Eneko Bilbaori, subertau jako.

Koldo Narbaiza eta Eneko Bilbao (argazkia: Bilboko Udala) | Ikusi handiago | Argazki originala

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dabizan ikasleentzako informazino kanpainea da Nahi dudalako, Batxilergoan edo Lanbide Heziketan be euskeraz ikasten segidu deien. Alkarbide, Bizkaiko euskera zerbitzuen bilgunea da antolatzailea, hamasei udal eta mankomunidade bigaz batera. 

Aurtengo kanpainea martian hasi eben, DBHko ikasleak dagozan etxeetara informazinoa bialduta. Esate baterako, Bilboko Udalak 2.870 diptiko banatu zituan. Ikasleei inkesta bat beteteko eskatu eutsien eta erantzunak bialdu dituenen artean hainbat sari zotz egin ditue. Lehenengo saria Bilboko Eneko Bilbao gazteari egokitu jako. Koldo Narbaiza zinegotziak emon deutso Ipad 32GB Oro izeneko tabletea.

Nahi dudalako kanpainearen helburua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleei eta euren orientatzaileei informazinoa emotea da, Batxilergoa zein Lanbide Heziketea euskeraz egiteko aukerei eta Bilbon eta Bizkaian horretarako dagoan hezkuntza arloko eskaintzeari buruz. Informazino hori ikasleen gurasoentzat be aproposa da. Horrezaz gan, webgunean unibersidadeko eskaintzearen barri be emoten da eta zalantzak argitzeko aukerea be badago.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu