Baxoa Euskaraz!
2018-06-18 07:26 Euskerea berbagaiDatorren astelehenean, bagilaren 18an, hasiko dira 2018ko Baxoaren azterketa idatziak, Filosofiako frogeagaz.
Beste behin be, Ipar Euskal Herriko ikasleei azterketak euskeraz egitea galarazoko jake, historia-geografia eta matematikak kenduta.
Baxoa euskeraz egiteko aukerea izatea, euskereari zor jakonn ezagutzea emotea litzateke eta eskolatze guztia euskeraz egin daben ikasleen ibilbidearen ezagutzea bere. Urteak dira Hezkuntza Ministeritzeak Euskerearen Erakunde Publikoaren bidez azterketak euskeraz egiteko urratsak hitzeman dituala. Baina orain arte ez dabe ezelako borondaterik agertu egoerea aldatzeko. Bien bitartean, Hezkuntza kodeak argi baimentzen dau azterketak lurralde hizkuntzetan egiteko aukerea.
Kontuak kontu, jazoerok salatzeko, Seaskak, Etxepare Lizeoak eta Baxoa Euskeraz! ikasle kolektiboak konzentrazinoa atondu dabe datorren astelehenerako, Baionako Cassin azterketa zentroaren aurrean, 12:00tan.Hurrengo ikasturteari ekiteko falta doguzan irakasle postuak be izango dira aitagai.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!