Euskaraldiaren Nafarroako hamaikakoa prest

Bizkaie! 2018-06-13 13:31   Euskerea berbagai

Euskaraldiko hurrengo mugarria, norbanakoen izen-emotea, udagoienean zabalduko da.



Iruñean aurkeztu dabe gaur Euskaraldia: 11 egun euskaraz ariketa sozialaren Nafarroako hamaikakoa. Goizean batu dira uriburuko NAPI eraikinean hamaikakoaren kideak: Oier Sanjurjo, futbolaria; Julian Iantzi, aurkezlea; Edorta Salvador, okina eta sukaldaria; Zuriñe Hidalgo, abeslaria eta aurkezlea; Nerea Egozkue, modeloa; Nerea Fillat, Katakrak-eko kidea; Mikele Grande, Uharteko gaztea; Mikel Idoate, enpresaria; Pello Yaben, enpresari aholkularia; Juan Kruz Lakasta, kazetaria; eta Saioa Jaurena, errugbi jokalaria.

Eurekaz batera, ekimenaren Koordinazino Orokorreko ordezkariak be izan dira: Oskar Zapata, Euskaltzaleen Topaguneko kidea eta Euskaraldiaren koordinatzailea Nafarroan; Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko Herritarrakazko eta Erakundeakazko Harremanetako kontseilaria; eta Mikel Arregi, Euskarabidea, Euskerearen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.


Zer da hamaikakoa eta zein da Nafarroako hamaikakoaren funtzinoa?

Hamaikakoa, hamaika laguneko taldea da modu personalean eta borondatez Euskaraldia: 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzea erabagi dabenak Belarriprest eta Ahobizi rolen bitartez. Hamaikakoa osotzen daben kideek euskerearen aktibazinoa sustatzeko babes urratsa emotea erabagi dabe. Ekimenaren ordezkari diranez, herritarren parte hartzea suspertzeko deia egin dabe.


Zer esan nahi dau hamaikakoan Ahobizi edo Belarriprest izateak?

Euskaraldia ariketa soziala da, ez da euskerearen aldekotasuna adierazoteko kanpaina bat. Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskerearen erabilerea hazteko ariketea egingo dabe parte hartzen dabenek. Horretarako, Ahobizi edo Belarriprest izateko izena emon ahal izango da. Beraz, parte hartzeak ariketea egitea esan nahiko dau, euskerea erabilteko modu bi egongo dira:

Ahobizi: Zemendiaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, euskerea ulertzen daben guztiei euskeraz egingo deutsen personea da ahobizi, baita kideek gaztelaniaz erantzuten dabenean be. Era berean, ezezagunei lehen berbea gitxienez, euskeraz egiten deutse .

Belarriprest: Ekimenak irauten dauen hamaika egunetan, dakienari beragaz euskeraz egiteko konbita egingo deutson personea da Belarriprest, berak euskeraz zein gaztelaniaz erantzun ahal izango deutse. Euskerea ulertzea da gitxieneko baldintzea, baina berba egiteko gaitasunari jagokonez, berba egiteko gaitasun txikia dabenak eta oso ondo moldatzen diranak be izan daitekez.


Hurrengo datak Euskaraldiaren agendan:

• Prestatzaileen formakuntzea. Burlatan izango da hurrengo saioa, zapatuan, bagilaren 16an, goizez. Eta Bilbon bagilaren 20an batuko dira.
• Euskaraldiko kantua aurkeztuko da garagarrilaren hasieran.
• Norbanakoen izen-emotea irailaren 20tik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu