Orain arteko 15.000 liburuez gan, eLiburutegiak 1.600 film eta 600 audioliburu eskaintzen ditu dagoeneko

Bizkaie! 2018-06-13 12:34   Kulturea

Digitalizazinoa kulturarako aukera ona izan daitekeela uste dogu, beti be kultura edukiak era ordenatuan eskaintzen badira.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak eLiburutegiaren azken barritasunak aurkeztu ditu gaur Euskadiko Artxibo Historikoan. Sailburuak adierazo dauenez, Infobibliotecas enpresearen eFILM ekimenagaz sinatutako akordioari esker erabiltzaileek 1.600 film eta dokumental ditue aukeratzeko, eta euskal zinemagintzeak aitatuen artean pisu berezia izango dau. Horreez gan, eduki digitaleko online plataforma publiko honek egokitutako 600 audioliburu be izango ditu gaurtik aurrera, Daisy formatuan, eta horreen erdia euskeraz dago. Zerbitzu barri horreek eLiburutegiak orain arte eskaintzen zituanei gehituko jakez: 15.000 liburu baino gehiago, 24.000 erabiltzaile eta, igaz, 45.000 mailegu baino gehiago eskaini zituan. Datuoi esker eLiburutegia Estaduko liburutegi digitalik handiena da.

Gaurko aurkezpenean Zupiriagaz batera izan dira Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Garapenerako aholkulari Imanol Agote eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuko arduradun Francisca Pulgar. Sailburuak aitatu dauenez, apustuak eLiburutegia proiektua bultzatu eta, era berean egile-eskubideak errespetauko dituan eduki digitalen kultura konsumo arautu bat sustatu nahi dau: eLiburutegia proiektua hazten doa urtez urte, eta 15.000 liburu desbardin baino gehiago ditu, bai eta 24.000 erabiltzaile inguru be. Emoitzea oso ona izan arren, tresna honen kultura konsumoa sustatzen jarraitzeko aukerea dago. Orain, pauso bat aurrera emon eta eduki digital barriak eskaintzen doguz: 1.600 film, hemendik gitxira 2.000 izango diranak; eta Daisy formatuan dagozan egokitutako 600 audioliburu. Digitalizazinoa kulturarako aukera ona izan daitekeela uste dogu, beti be kultura edukiak era ordenatuan eskaintzen badira, egile-eskubideak aintzat hartuz eta jagokezan lizentziak ordainduz, adierazo dau Zupiriak.

Infobibliotecas enpresearen eFILM-egaz sinaturiko akordioari esker, Eusko Jaurlaritzeak 1.600 film eskaini leikez gaur eLiburutegia plataforman. Alde biek sinatutako konpromisoaren arabera, urte amaieran eLiburutegiak 2.000 film izango ditu, eta horreetako 300 euskeraz izango dira.

Akordioaren bitatez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak mailegu bakotxaren prezioa ordainduko dau, mailegu baten batez besteko prezioa 50 zentimokoa dalarik. Holan, mailegua dobakoa da erabiltzaileentzat eta Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bere barruan egile-eskubideak hartzen dituan prezioa ordainduko dau. Sailak 93.000 euroko inbersinoa aurreikusi dau urte honetarako, 186.000 mailegu ahalbidetuz.

Filmen kasuan, maileguak hiru eguneko epea esleitzen dau eta erabiltzaileak nahi beste aldiz ikusi leike filma epe horren barruan. Erabiltzaile bakotxak mailegu bi eskatu leikez asteko; eta zortzi mailegu hilean, gehienez. Liburutegi Zerbitzuko langileen ardurea izan da bahetze-lana egitea. 9.000 filmetik gorako hasierako eskaintzatik, 1.600 film aukeratu dira beren kalidadea eta interesari erreparauta, adierazo dau Imanol Agotek.

Aitatu 1.600 filmez gan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak egokitutako 600 audioliburu eskuratu ditu. Liburu horreek Daisy formatuan dagoz, irakurteko zailtasunak dituen personentzat pentsautako sisteman, testua eta tratamendu berezia dauen audioa buztartuta.

Azkenik, Armiarma-gaz sinatutako akordio bati esker, eLiburutegiak literatura-txoko bat sortu dau eta bertan, liburutegi digitaleko erabiltzaileek literatura-arloari loturiko personen inguruko efemerideak jasoko ditue egunero.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu