Bilboko Udal Liburutegi Sareak liburu elektronikoak irakurteko beste 40 gailu daukaz
2018-06-11 08:05 KultureaGailuak Udal Liburutegi guztietan egongo dira eskuragarri, mailegurako.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak, liburu elektronikoak irakurteko beste 40 gailu daukaz, eta mailegurako dagoeneko erabilgarri egozan 70ei gehitzen jakez. Ekimenak, Partaidetzan oinarritutako 2018ko ekitaldirako Aurrekontuen barruan herritarrek planteautako proposamenari erantzuten deutso eta helburua eskaintzea zabaltzea da, euren gailua euki ez arren, liburuak formatu elektronikoan irakurri gura dituen pertsonakana heltzeko.
Gailuak mailegurako erabilgarri dagoz dagoeneko Udal Liburutegi guztietan, Bilboko liburutegietako edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko (EIPS) beste edozein zentroko karneta aurkeztuz. Tituluak dobakoak dira, eta edozein liburutegitan tramitau daitekez. Arau orokor legetxe, irakurgailu bakarra emongo jako maileguan persona bakotxari, luzagarria ez dan 30 eguneko eperako.
Deskargauta, behera kargauta edo streaming bitartez liburu elektronikoak irakurteko zerbitzu horri esker, erabiltzaileak, Internet bidez, hainbat plataformatan erabilgarri dagozan milaka izenburuetara hurreratzeko aukerea izango dau, e-Liburutegian, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko plataforman, batez be: www.eliburutegia.euskadi.eus.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!