Mikroantzerki programazinoa Punta Begoña Galerietan, Getxon

Bizkaie! 2018-06-13 11:39   Kulturea

Getxoko udalak eta Horacio Echevarrietak finantziautako eta Ricardo Bastida arkitektoak eregitako eraikuntza honen 100. urteurrenaren barruan kokatzen da ekimena.

Getxoko Punta Begoña Galerietan mikro-antzerki ziklo bati ekingo jako bagilean; hainbat antzezpen izango dira ibilbide zabaleko euskal autore eta antzezleen eskutik, besteak beste, Isidoro Fernandez, Olatz Beobide, Aizpea Goenaga, Tessa Andonegi edo Ainhoa Aierbe.

Getxoko udalak, EHUko Unesco Kultur Paisajeak eta Ondarea Katedrearen partaidetzeagaz, kokapen pribilegiatuaan dagoan espazio honen erabilerea jarri dau jomugan, eta horretarako hainbat ekintza eta ekitaldi izango dituan programea abiarazo, bide batez Galerien erabilpen artistiko eta kulturala bultzatuz eta hau guztia getxotarren eta bizkaitarren eskura jarriz.

Euskeraz eta gaztelaniaz antzeztuko diran 8 antzezpen izango dira emonaldi bikotxean ikusi ahal izango diranak bariku, zapatu eta domekatan.

Eskaintza kultural hau Getxoko udalak eta Horacio Echevarrietak finantziautako eta Ricardo Bastida arkitektoak garatutako eraikuntza honen 100. urteurrenaren barruan kokatzen da.

Programazio honek kutsu solidarioa izango dau. Antolatzaileek itsulapiko bat jarriko dabe Zabalketa GKE buru dan UP ekimenari laguntzeko. Sektore enpresariala eta komertziala Getxoko Udalagaz lanean aitatu GKE horregaz alkarlanean.


Programazinoa:

Barikuan, bagilaren 15ean, 18:00retan, Ganba Alaia eta 19:00tan, barriz, Ojos que no ven. Bigarren saioa 20:00retan hasiko da Ganba Alaia antzezpenagaz eta 21:00retan, Ojos que no ven. Isidoro Fernandezek eta Olatz Beobidek eskainiko dabe Ganba Alaia, eta Nati Ortiz de Zaratek eta Carmen Pardok, barriz, Ojos que no ven.

Zapatuan, bagilaren 16an, 18:00retan, Nomofobiak eta 19:00retan, barriz, El último Hasburgo. Bigarren saioa 20:00retan hasiko da. Nomofobiak lehenengo eta ondoren, 21:00retan, El último Hasburgo. Olatz Beobidek, Belen Cruzek eta Amaia Lizarraldek Nomofobiak eskainiko dabe eta Lola Markaidak eta Koldo Olabarrik, barriz, El último Hasburgo.

Asteburuari amaierea emoteko, domekan, bagilaren 17an, 18:00retan, El último Hasburgo eta 19:00retan, barriz, Ganba Alaia. Bigarren saioa 20:00retan hasiko da El último Hasburgo-gaz eta 21:00etan amaitu Ganba Alaiagaz.

Hogei minutu inguruko antzezpen minimalistak dira Galerien agertoki berezi horretan bikain integrauko diranak. Sartzea doban da eta Turismo bulegoan eskuratu ahal izango dira gonbidapenak: Ereaga hondartza z/g. 48992 Getxo. Telefonoa: (+34) 94 491 08 00.

Getxoko Punta Begoña galerietan bertan egindako prentsaurrean izan dira: Koldo Iturbe, Getxoko Kultura Zinegotzia; eta mikroantzerkietako partaideak: Olatze Beobide, Nati Ortiz de Zárate, Amaia Lizarralde eta Iñigo Antsorregi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu