Hautatu ditue Arteshop Bilbao 2018 sarietan parte hartuko daben 10 artelanak eta saltokiak

Bizkaie! 2018-06-12 13:45   Kulturea

Helburua da uriko merkataritza-jarduerea bultzatzea, baina sormena erabiliz, erosteko esperientzia artearen bitartez aberasteko.


Bilboko Udalak sustatu dau Arteshop Bilbao ekimena, EHUgaz eta Bilbao Arte Fundazinoagaz lankidetzan.

Dagoeneko hautatu ditue Arteshop Bilbao 2018 sariak irabazteko aukerea izango daben hamar saltokiak; bertan artelanak ikusi ahal izango dira. Honako honeek arduratu dira hautaketea egiteaz: Arantza Lauzirika EHUko Arte Eder Fakultadeko dekanoa, Juan Zapater Bilbao Arte Fundazinoko burua eta merkataritzan adituak diran Bilbao Ekintzako langileak. Bestalde, Xabier Ochandiano Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotziak finalera heldu diran erakusleihoak bisitau ditu gaur goizean. Bihar, bagilaren 13an, ostera, artearen zein merkataritzearen alorretan ibilbide emonkorreko 13 epaimahai-kidek hamar lan finalistak ebaluau eta onenak aukeratuko ditue.

Xabier Ochandianok hautatutako proposamenen kalidade ona azpimarratu dau; horreen bitartez gure gazteen talentua eta sormena jarri dira ikusgai, bai eta uriko merkataritza-jarduerea sustatzeko ekintzetan parte hartzeko daben gogoa be. Aurtengo Arteshopen, guztira, 75 saltokik hartuko dabe parte. Uriko hainbat auzotan dagoz eta EHUko Arte Eder Fakultadeko ikasleen esku itxiko ditue erakusleihoak, jenteak merkataritzeagaz eta arteagaz dauen interesa pizteko estilo oso desbardinetako lanak gauzatzeko.


Ondokoak dira hautatutako hamar proposamenak eta saltokiak:

- CHIC BILBAO (Urkixo zumarkalea, 94).
Egilea: Jon Lopez-Arostegi Eskauriaza.
Izenburua: DOTORE...

- REKALDE BURDINDEGIA (Gordoniz 90).

Egilea: Lucía Cámara Mesanza.
Izenburua: Rekalde bitxi-dendea.

- TRUFAS SILMAI (Agirre Lehendakariaren kalea 37).

Egilea: Aizpea de Atxa Cancel.
Izenburua: Historia duten trufak.

- URBAN BIKE (Bailen 2).
Egilea: Guillermo Achúcarro.
Izenburua: Nola ikusiko gaitu Lurrera datorren estralurtar batek?

- BILBOLAMP (Colon de Larreategui 10)

Egilea: Urko Briales
Izenburua: Argia

- EL ÁRBOL DE LA VIDA (Gordoniz kalea 53).

Egilea: Colectivo 42 (Alba Rebollo eta Miriam Inza).
Izenburua: Herbarioa.

- EL CORTE INGLÉS (Kale Nagusia 7-9).

Egilea: Javier García García.
Izenburua: Dama.

- CICLOS LA FERRO (Martzana 5).

Egileak: Inés Martínez pardo eta Elisa Moreno Vitas.
Izenburua: Fluorra.

- PARAGÜERÍA LEOZ (Belostikale 25).

Egilea: Emilio Cordero Checa
Izenburua: Euria ari duela dirudi.

- RAEL DECORACIÓN (Colon de Larreategui 50).

Egilea: Ekain Izquierdo Velasco.
Izenburua: Tex-zatiak.

 

Arteshop Bilbao 2018 Sariak

Sariak bagilaren 14an emongo ditue Erriberako Merkatuan. Epaimahaiaren lehenengo saria 1.200 eurokoa izango da, bigarrena 900 eurokoa eta hirugarrena 600 eurokoa. Bilboko biztanleak be protagonista izango dira Publikoaren Sariagaz, 450 eurokoa izango dana. Nahi dabenek 75 sarien artean gustukoen dabenen aldeko botoa emon ahal izango dabe hilaren 13ko, gaueko hamabiak arte. Telefonoz, doban egin ahal izango da, parte hartuko daben saltoki guztietan dagoan zenbaki batera deituz.

Nobedadea da aurten Erriberako Merkatuan eta Turismo Bulegoan dagozan artelanetatik obrarik onena aintzatesteko sari bat egongo dala. Lanak BilbaoArte Fundazinoko ibilbide luzeko 10 artistek jarri ditue ikusgai.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu