Gazteentzako liburua plazaratu dau Maddi Etxeberriak
2018-06-12 09:57 KultureaIngalaterrara beharrera joandako gazte baten bizipenak eskutitzen bidez kontetan ditu Zein usain dute oroitzapenek? nobelan.
Maddi Etxeberria Otaegi idazle gaztearen lehenengo nobelea da Zein usain dute oroitzapenek?, Erein argitaletxearen Bioleta sailaren barruan plazaratua. Lehenedik be, baina, literatureagaz lotura estua izan dau autoreak. Esate baterako, Urruzunotarrak Gehituz eta Martin Ugalde sariketak irabazi zituan.
Gaia izeneko neska gaztea da Zein usain dute oroitzapenek? nobelako protagonistea. Lan kontuak dirala eta, Ingalaterrako Colchester urira joan da, baina ez dau ahaztu Euskal Herrian itxitako bizimodua. Helen lagunari bialdutako eskutitzetan, bere kezken, amodioen eta esperientzien barri emoten dau Gaiak. Astero bi edo hiru gutun idazten ditu.
Maitasunak eta heriotzeak zeharkatutako liburua da hau, Erein argitaletxearen arabera. Erraz irakurteko modukoa da, eskutizen formatuak arintasuna emoten deutso eta. Liburuan agertzen diran tramak ez dira amaierara arte konpontzen eta, hortaz, irakurlea kateatuko dauen obrea da. Protagonista gazteak ditu nobeleak, eta publiko gazteari zuzenduta dago.
Eskutitz formatuan erosoago egiten jatan idaztea, azaldu dau Maddi Etxeberriak, Donostian egindako aurkezpenean. Idazten hasi eta ideak burura etorri ahala joan da nobelea osotuten, egunero nobelarako tarte bat topetan ahalegindu da: Idazteko beharra neukan, idazten disfrutau dot, ia irakurleak be holan disfrutetan dauen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!