Bizkaitarrek 'Euskerea Eskura Txartela' deskontu-bonua eskatu leikie
2018-06-11 07:50 Euskerea berbagaiBizkaitarrek garagarrilaren 2tik aurrera emon ahal izango dabe izena Euskerea Eskura Txartela deskontu-bonua lortzeko.
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak Euskerea Eskura Txartela hirugarren urtez jarraian abiarazoteko hitzarmena onartu dau. Ekimena HABEren lankidetzeagaz gauzatzen da, eta 480.000 euroko dirutzea dago. Deskontu-bonu bat da, 2018-2019 ikasturtean programeari atxikitako euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan matrikulea pagetako erabili ahal izango dana. Bonua 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzearen A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak gainditu dituenentzat da; persona horreek, ganera, Bizkaian erroldauta egon behar dabe.
Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera eta Kultura Sailak Gobernu Kontseiluan onartu dau programea abian jartea HABEgaz eta Bizkaiko euskaltegiakaz batera. Helburua da euskerearen irakaskuntzea sustatzea euskaltegietan eta autoikaskuntzarako zentro homologatuetan; horretarako, deskontua egiteko bonu bat erabili ahal izango da 2018-2019 ikasturtean.
Proiektua abian jarteko, Aldundiak 480.000 euroko aurrekontuko partida bat onartu dau, konpromiso honen barruan: neurriak hartzea euskerea ikasteko ahaleginetan dabizen personei laguntzinoa emoteko. Neurrion bidez, persona horreek animau nahi ditu euskerea ikasten jarraitu deien harik eta euskerea erabili nahi dabenerako behar besteko jakite-mailea lortu arte.
Bizkaian erroldautako personek aukerea izango dabe deskontu-bonua erabilteko baina, horretarako, 2016/2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017/2018ko lehen deialdian hizkuntzearen A1, A2, B1 eta/edo B2 mailak egiaztatu behar izan dabe edo ditue atxikitako euskaltegiren batean edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean. Maila horreek gainditzeaz gan, ikastaro presentzialen kasuan, eskola-orduen % 75era joan behar izan dabe; autoikaskuntzaren kasuan, barriz, ikastaroaren ordu teorikoen % 7,5ean berbeta-saioetara joan behar izan dabe.
Euskerea Eskura Txartela bonoak izendunak eta besterenezinak izango dira, eta hiru kategoria honeetakoak izan daitekez:
- A1 muetako Euskera Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emongo deutse maila hori gainditzen dabenei, ekimenean parte hartzen badabe; gehienez, 150 eurokoa izango da bonua.
- A2 muetako Euskera Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emongo deutse maila hori gainditzen dabenei, ekimenean parte hartzen badabe; gehienez, 200 eurokoa izango da bonua.
- B1 muetako Euskera Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emongo deutse maila hori gainditzen dabenei, ekimenean parte hartzen badabe; gehienez, 300 eurokoa izango da bonua.
- B2 muetako Euskera Eskura Txartela: deskontu-bonurako eskubidea emongo deutse maila hori gainditzen dabenei, ekimenean parte hartzen badabe; gehienez, 400 eurokoa izango da bonua.
2018-2019 ikasturtean matrikulea egiteko bonuak aurkeztu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak deskontuen ordainketak zuzenean izapidetuko ditu euskaltegiagaz edo autoikaskuntzarako zentro homologatuagaz.
"Euskara Eskura Txartela" programan izena emateko epea 2018ko uztailaren 2an irekiko da, eta eskabideak web-orri honen bidez izapidetu beharko dira:www.bizkaia.eus/euskaratxartela.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!