Arriagan izango da Eskola Antzerkiaren urteroko galea
2018-06-07 13:43 KultureaBilboko 13 ikastetxe publiko eta pribaduk hartu dabe parte aurten Eskolako Antzerki Lehiaketan.
Arriaga Antzokiak eskola antzerkiaren gala tradizionala jasoko dau datorren domekan, bagilaren 10ean, Bilboko Udaleko Kultura Sailak uriko ikastetxeen artean urtero sustatzen dauen lehiaketea irabazi daben antzezlanak eskainiz. Galea arratsaldeko 17:30ean hasiko da.
Aurten saria jaso daben eta ikus-entzuleek domekan ikusi ahal izango dituen zazpi antzezlanak ondokoak dira: Mi (Mirenetik Mikelera) eta Errefuxiatuak, Epalzaren Alarguna Eskolea; Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero Txurdinaga Behekoa Institutua; Elurrezko panpina, Karmelo Ikastolea; Maribel y la extraña familia, Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea; Arkakusoen herrialdea Pio Baroja Institutua; eta Eskola Maitea, Arangoiti Ikastetxea.
Eskola Antzerki Lehiaketea, protagonistak ikasleak diran antzezlan lehiaketea da. Antzezlanak, moldaketak edo eurak asmautakoak izan daitekez. Bilboko 13 ikastetxe publiko eta pribadutako 400 ikasle baino gehiagok hartu dabe parte lehiaketearen hamazortzigarren edizino horretan, eta 23 antzezlan aurkeztu dira.
Lehiaketea 1995ean jarri eben martxan, umeen artean Arte Eszenikoak sustatzeko helburuz. Dirutan emoten diran sariez gan, parte hartzen daben ikastetxe guztiek 300 euroko ekarpen ekonomikoa jasoko dabe, ikasturtean zehar egin beharreko muntaketetan laguntzeko. Baina, ganera, kategoria bakotxeko antzezlan irabazleek euren sorkuntza lanak Arriaga Antzokiko agertoki ederrean aurkeztu ahal izango ditue ikus-entzuleen aurrean.
Eskolako Antzerki Lehiaketea 2018 / Sariak
1. Epalzaren Alarguna Eskola - Mi (Mirenetik Mikelera): Lan eszeniko onena.
2. Txurdinaga Behekoa Institutua - Esto no es. El señor que confundió a su mujer con un sombrero: Proposamen eszeniko bitxiena.
3. Epalzaren Alarguna Eskola - Errefuxiatuak: Antzezlanaren alderdi teknikoen soluzino onena.
4. Karmelo Ikastola - Elurrezko panpina. Antzerki, jantza, zirku edo beste edozein diziplina eszenikoko modalidadeak berreskuratzeko lan onena.
5. Nuestra Señora del Pilar Ikastetxea - Maribel y la extraña familia: Antzezpen lan orokor eta koral onena.
6. Pio Baroja Institutua - Arkakusoen herrialdea: Partaideen edadera egokitutako lan onena.
7. Arangoiti Ikastetxea - Eskola Maitea: Epaimahaiaren izendapen libreko akzesit saria, diziplinen erabilera onena antzezlanaren garapenerako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!