EHU, munduko 150 unibersidade gazte onenen artean

Bizkaie! 2018-06-07 10:16   Euskaldunak munduan

Times Higher Education aldizkariak argitaratzen dau zerrendea urtero.

EHUren eraikin bat | Ikusi handiago | Argazki originala

Orain dala 50 urte edo gitxiago sortutako unibersidadeen kalidadea neurtzen dau Young University Ranking dalakoak. Unibersidade gazte diralako horreen artean, 150 onenen barruan sartu da EHU aurtengo zerrendan.

Times Higher Education aldizkarikoek metodologia kontu handiz landu dabe, eta parametro nagusitzat ezarri ditue irakaskuntzea, ikerkuntzea, izen handiko argitalpenetako aipuen adierazlea, nazinoarteko ikuspegia eta ezagutzearen transferentziagaitik lortutako baliabideak. Times Higher Education aldizkariaren egoitzea Londresen dago eta The Times egunkari ospetsuaren taldekoa da.

Munduko unibersidade gazteak ebaluetako erakusle zorrotza da ranking hau, esan dau Nekane Balluerka EHUko errektoreak. Gure unibersidadearen izen ona sendotzeaz gan, nazinoartean zabaltzen dau bere irudia. Oso barri positiboa da baina hobetzeko aukerea dogu eta jakin badakigu hori egin behar dogula, honelako albisteak norabide onean lan egiteko bizgarriak dira.

Young University Ranking horretako lehenengo 150en artean sartu da EHU, baina hori ez da azkenaldion jaso dauen izendapen bakarra. Joan dan hilean, mundu guztiko unibersidadeak kontuan hartzen dituan zerrendan 359. lekuan agiri zan EHU eta Shanghaiko Ranking ospetsuan 500 onenen atalean sartu dabe azkenengo sei urteotan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu