'Visages villages' ('Caras y lugares')

Karolina Almagia 2018-06-06 10:46   Zinema kritikak

Arte-dokumentalaren eta road movie ezagunen nahasketea idea erraz batetik abiatzen da.

- Zuzendariak: Agnès Varda, JR.

- Musikea: Matthieu Chedid.

- Generoa: Dokumentala.

- Produkzinoa: Arte France Cinéma / Ciné Tamaris / Social Animals.

- Iraupena: 90 minutu.

- Herrialdea: Frantzia.

- Balorazinoa: 4/5

Gatxa da zehaztea zer dan Visages villages filma. Arte-dokumentalaren eta road movie ezagunen nahasketea idea erraz batetik abiatzen da: Agnès Varda 89 urteko zinemagileak eta JR artista eta argazkilari gazteak, ezagutu barriak, bidaia bat egingo dabe Frantzian zehar kaleko jenteri erretratuak aterateko. Asmoa da lagun horreek ezagutzea, beuren istorioetan sakontzea eta, ondoren, euren argazkiak hartu, bertan inprimidu formato erraldoian (eta horretarako atondutako kamioneta bat eroango dabe) eta tokiko horma esanguratsu batean itsatsi.

Langileak, meatzariak, kaiko langileen emazteak, baserritarrak, dendariak... Mueta guztietako lagunak pasaetan dira kamara aurrean; holan, film hau bizitza anitzen istorio bihurtzen da.

Herriko jente xumeen ondoan, Agnes Vardaren laguna izandako Jean Luc Godard zinemagileak badauka bere momentua, nahiz eta ez subertau Vardak nahi ebana lakoa.

Kolore bitan tintautako uleagaz eta ikusmen urriagaz, Varda bihotzeko emakume nekaezin, dibertigarri eta naturala da. Bere ondoan, begiak sekula erakusten ez dituan artistea bigarren planoan geratzen da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu