Berri Txarrak eta Alex Txikon, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren alde

Bizkaie! 2018-06-01 08:14   Euskerea berbagai

Bideo bana plazaratu dabe sare sozialetan.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Lekeition egingo dabe domekan, bagilaren 3an. Hitzordu horretarako egun gitxi falta diran ezkero, Euskal Herriko persona eta talde ezagunek babesa adierazo deutsie. Batetik, Berri Txarrak musika taldeko hiru kideek, Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta David Gonzalezek, honako bideo hau zabaldu dabe sare sozialetan:

Bestetik, Alex Txikon mendizaleak be Euskal Eskola Publikoaren Jaiagaz bat egin dau. Everest aldean izan da Lemoako alpinistea neguan eta helburua lortzetik hur egon da. Han egoala grabau eban bideo bidezko mezu hau:

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu