'Gidabaimena euskeraz' kanpainearen beste edizino bat abian
2018-06-01 08:07 Euskerea berbagai2017an, 43 gazte getxotarrek (aurrekoan baino 7 gehiagok) egin eben gida-baimenaren azterketa teorikoa euskeraz.
Getxoko Udalak beste urte batez Gidabaimena Euskeraz kanpainea sustatuko dau, 17 eta 23 urte bitarteko gazteak animetako gidabaimenaren azterketa teorikoa euskeraz egin deien. Kanpainea Bizkaiko hainbat udalakaz alkarlanean egiten da, Alkarbide, Euskera Zerbitzuen Bilgunearen, EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoagaz, baita udalerriko sei autoeskolen kolaborazinoagaz be.
Aurreko edizinoetan legetxe, Udalak 100 euroko diru-laguntzinoa emoten segiduko dau hori egiten daben gazteei eta 100€ko txartelak zozketatuko ditu gasolinea erosteko. Kanpainearen barri emoteko, Udalak liburuxka baten 3.000 ale eta 200 kartel argitaratzeaz gan, eskutitz bana bialduko jake 17-23 urte bitarteko gazteei laguntzinoaren eta Getxon kolaboretan daben autoeskolen barri emoteko (Amezti, Arias, Aurrera, Drive, Manolo eta Uribe Kosta).
Gasolinea erosteko txartelen zozketea
2017an, 43 gazte getxotarrek (aurrekoan baino 7 gehiagok) egin eben gida-baimenaren azterketa teorikoa euskeraz. Udalak horreen artean zozketatu ditu gasolinea erosteko 100€ko hiru txartel eta horreek Eider Mendiburu, Karmele Muro eta Ander Agiriano gazteentzat izan dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!