Konzentrazinoak Ipar Euskal Herriko 32 herritan
2018-05-30 11:27 Euskerea berbagaiKasu ikastolak kexu!
Nahiz eta Tanborradeak 7000 lagun batu Baionan maiatzaren 4an, nahiz eta Herri Urrats egunean dozenak milaka jente batu, nahiz eta Ipar Euskal Herriko hautetsiek aho batez babesa adierazo, Hezkunde Ministeritzeak ez ditu behar diran maisu postuak emoten, 2018ko sartzean, ikastolek baldintza duinetan egin deien euren sartzea.
Kontuak kontu, 25 postu eskatu arren, Euskararen Erakunde Publikoak (Hezkunde ministeritzea eta Seaskaren arteko konbenioaren ko-izenpetzailea) estimetan dau gitxienez 15 postu behar dirala, nahiz eta kopuruak gainditu eta datorren urtera atzeratuz legez iraileko sortu behar litzatekezan postuak.
Gauzak holan dirala, Hezkunde ministeritzeak jarrera bardinagaz segiduten dau, ikasle kopuru bilakaerea ez dau kontuan hartzen eta 5,5 postu bakarrik eskaintzen ditu. Baina ez da nahikoa.
Euskal gizartea mobilizetea gura dogu eta lehen hitzordua gaur, hilak 30, da. Danetara, 32 alkarretaratze atondu doguz 36 ikastola dagozan 32 herrietan. Batzuk eguerditik, beste batzuk arratsean, oraino milaka izango gara azkar eta gogor eskatzeko zor deuskuena emon deien.
Kasu ikastolak kexu!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!