Mausitxa gaztandegia saritu dabe Erroma 2018 sarietan
2018-05-29 09:04 Jan edanakGure eretxiz, artzain eta gaztaigileen lan ona eta ilusinoa hemendik kanpo ezin hobeto baloretan dabe.
Aurreko astegoienean, Gaztairik onena Erroma 2018 nazinoarteko lehiaketearen sariak emon ditue Erroman. Elgoibarko (Gipuzkoa) Mausitxa gaztandegia izan da irabazlea, bere Idiazabal Jatorrizko Artzain gaztaiagaz. Hirugarren saria irabazi dau etxe gipuzkoarrak.
Kontuak kontu, izen handiko nazinoarteko beste sari bat irabazi dau, landan hazitako eta esne gordinez egindako gaztai arloan.
Mauxitxa
Gaztandegi txiki bat da, bere ardien esneagaz egiten dabe gaztaia eta Artzain Gaztai Alkarteko kidea da.
Gaztandegi hau saritua izan da bai bertoko zein nazinoarteko txapelketa askotan. Erroma Saria lehiaketako sariok Erromako Komertzioko Ganbareak antolatzen ditu eta entzute handikoak dira Italian zein Europako elikagaien lehiaketa guztietan.
Idiazabal Jatorri Izendapeneko eta Artzai Gaztai Alkarteko arduradunek Mausitxa gaztandegia zoriondu eta esan dabe harro sentiduten dirala nazinoarteko probatzaile batzordeek gure gaztaia goi mailako lehiaketetan nabarmendu eta saritzeagaitik: Gure eretxiz, artzain eta gaztaigileen lan ona eta ilusinoa hemendik kanpo ezin hobeto baloretan dabe.
IX. Gourmet Gaztaiak 2018 Txapelketea
Espainiako IX. Gourmet Gaztaiak txapelketan, hiru Idiazabal gaztandegik sariak irabazi ditue: Aizpea gaztandegiak urrezko eta zidarrezko dominak, Kortaria gaztandegiak urrezko dominea eta Jose Luis Odriozola gaztandegiak be urrezko dominea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!