'Sweet country'
2018-05-29 08:06 Zinema kritikakZuzendariak jakin izan dau neurriko erritmoa emoten, giroan sartzeko: natura australiarra, indarkeria, arrazismoa, erlijinoa…
- Zuzendaria: Warwick Thornton.
- Aktoreak: Hamilton Morris, Sam Neill, Bryan Brown, Thomas M. Wright.
- Generoa: Westerna.
- Herrialdea: Australia, 2017.
- Iraupena: 113 minutu.
- Balorazinoa: 4/5
Hautsa, hondarra, bakartasuna, sargoria… Australiako eremu handietan, XX. mendeko hasieran, bizitzea gogorra eta ezerosoa zan edozein gizakirentzat. Baina gatxagoa eta bidebakoagoa jente aborigenarentzat.
Lurralde latz horretan arrazakeria nagusi zan eta giro horretan familia baltz askok lurren jaubeentzako egiten eben lan bizi-baldintza eskasakaz. Horreetako bat da film honen protagonistea. Jatorrizko biztanle horrek nagusi zuri bat hilko dau bere buruaren defensan; hortik aurrera, jazarpena eta igesaldia hasiko dira.
Editetako prozesu berezi bat erabiliz, zuzendariak jakin izan dau neurriko erritmoa emoten, bertako giroan sartzeko: natura australiarra, koloreak, leku infinituak, indarkeria, arrazismoa, erlijinoa… Ederra baizen estugarria da western eta abentura generoak nahasten dituan film hau, ikutu poetiko eta guzti.
Pena bat da, gidoiaren akats batzuk dirala eta, ez ulertzea ondo protagonistearen azken jokaerak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!