Persona ezagunak Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren alde
2018-05-28 13:24 Euskerea berbagaiDomekan izango da jaia, Lekeition.
Astebete baino gitxiago faltau da Euskal Eskola Publikoaren Jairako. Zapran gagoz! lemapean, Lekeition egingo dabe ospakizuna, domekan, bagilaren 3an, eta gizarteko persona ezagunek babesa adierazo deutsie, bideo baten bidez.
EHIGEk azaldu dauenez, 18 lagun agiri dira bideoan: Musikariak, kazetariak, idazleak, kirolariak, bertsolariak eta abar. Eskola publiko euskaldunaren onurak aitatzen ditue guztiek. Ikusi hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!