Milaka lagun batu dira Santurtziko 'Taup' lemapeko Ibilaldian
2018-05-28 07:55 Euskerea berbagai2019ko Ibilaldia antolatzeko, Lekeitioko Azkue ikastoleak hartu du Bihotz Gaztea ikastolaren lekukoa.
Santurtziko Bihotz Gaztea Ikastolako arduradunen esanetan, aurten ezarritako helburuak bete dira, ezkerraldean euskerea sustatzeko aldarriagaz bat eginda. Jentetza handia batu da Santurtzin, hogeita hiru urte geroago, Bihotz Gaztea Ikastoleak antolatutako bigarren Ibilaldian.
Lan handiko egunaren ondoren antolatzaileak oso pozik agertu ziran jentaurrean: Helburu guztiak bete ditugu, euskra asko entzun da Santurtzin gaur, eta horrek asko pozten gaitu adierazo eban Andone Ruiz Bihotz Gaztea ikastolako zuzendariak. Helburu nagusiak hiru izan dira: Ezkerraldean euskerea sustatzea; ikastolearen barruan kohesinoa handitzea eta Santurtziko eragileakaz alkarlana sendotzea; eta ikastolearen azpiegiturak handitzeko eta hobetzeko dirua batzea.
2019ko Ibilaldia antolatzeko, Lekeitioko Azkue Ikastoleak hartu du Bihotz Gazte ikastolaren lekukoa.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!