Mikel Garaizabalek Manuel Llano Gorostiza 2018 saria irabazi dau
2018-05-28 08:36 Jan edanakSaria emoteko ekitaldia gaur, maiatzaren 28an egingo da 17:45ean Gasteizen.
Mikel Garaizabal enologo eta sommelierraren lana azpimarratu nahi izan dau Euskal Gastronomia Akademiak, Manuel Llano Gorostiza sariagaz. Sari hau ardaoaren inguruan lan egiten daben persona,alkarte eta erakundeei autorpena da.
Kontuak kontu, hogei urtetan zehar Mikel Garaizabal Pildain enologo eta sommelierrak ardaoaren kultureari egindako ekarpen zabalagaitik jaso dau saria.
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak zuzendutako ekitaldia astelehenean, maiatzaren 28an, egingo da 17:45ean Gasteizko kongresuen Europa Jauregiko Gasteiz aretoan.
Mikel Garaizabalen ibilbide profesionala:
Mikel Garaizabal Pildain, ardaoaren kulturaren dibulgatzailea da. Sommelierra, Ostalaritzan, Turismoan, Enologian eta Bitikulturan tituluduna. 1996. urtetik ardaoaren munduan jardun dau, 1500 kata, ikastaro, eta ponentzia baino gehiago emon ditu mundu osoan zehar.
Idatzitako liburuak: Ardaoaren kulturea zabaltzeko lanean, lau liburu idatzi ditu; horreetako bi, Vinos de Euskal Herria eta Txakoli de Bizkaia. El viaje, Gourdmandagaz sarituak izan dira. Hurranez hurran, 2003an Bartzelonan eta 2013an Paris eta Yatain (Txina), munduko mailako gastronomia liburu onenak izentau ditue kategoria ezbardinetan. Gourdmand sariak liburu gastronomikoen Oscarrak lez ezagutzen dira.
Mahatsaren Orpotik Dator ardaoaren inguruan euskera hutsean idatzitako lehen liburuaren idazle eta editorea eta ardaoaren terminologiaren egilea da.
Komunikabideetan be kolaboretan dau: Ardaoaren munduko telebista programetako aurkezle eta koordinatzailea da. Gaur egun Eitb1 kateko Gure Kasa saioan asteroko kolaborazinoak egiten ditu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!