Berbodromoa egingo dabe eguenean Getxon

Bizkaie! 2018-05-22 10:50   Euskerea berbagai

Euskerea kalera ateratzea eta bere erabilerea indartzea da helburua.

(Argazkia: Egizu alkartea) | Ikusi handiago | Argazki originala

Berbodromoa, euskeraz alkartzeko gunea, Getxon egingo da barriro datorren eguenean, hilaren 24an, Egizu alkarteak atonduta. Euskerea kalera ateratzea eta bere erabilerea indartzea, euskerea ikasten dabilena euskeraz berba egin daiala animetea eta euskeraz berba egiteko aukera gitxi dituanari aukera horreek emotea da urtero egiten dan ekimen honen helburua.

Saioak hiru hitzordu izango ditu. Goizean, txanda bikotxean, 09:00etan eta 11:00etan, Erromoko Santa Eugenia plazan aulkiak egongo dira taldeak egiteko; taldeak zenbakiakaz zehaztuko dira eta bost lagunez osoturik egongo dira, dinamizatzaile bat eta beste lau lagun (euskerea dakian jentea euskerea ikasten dabilenagaz alkartuta); taldeko partaideak ordu beteko tartean ibiliko dira barriketa lasaian, interes orokorreko hiru gairen ganean: oporretako planen eredua, konsumo ohituren aldaketak eta Euskaraldia 11 egun euskaraz egitasmoa indartzeko bideak (gai bakotxarentzat hamabost minutu izango dira). Barriketea barriro egingo da 19:00etan, San Nikolas plazan.

Berbodromoa aurten, Getxon 24 ordu euskeraz ekimenaren egitarauaren barruan kokatu dabe. Euskaraldiaren proba pilotua izango dan horri, eguaztenean, hilaren 23an, 20:00etan emongo deutsie hasierea Santa Eugenia Plazan, Getxoko Euskaraldiaren ahotsa izango diran hamaika lagunen testigantzen bideoaren proiekzinoagaz. Ekitaldian Tor magoa egongo da eta Kresaltxu kantari taldeko kideakaz batera abesteko aukerea be izango da.

Berbodromoan parte hartzeko inskripzinoa hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu