Euskerazko leku-izenak zuzen agertzeko deia

Bizkaie! 2018-05-21 10:56   Euskerea berbagai

Euskaltzaindiak alkarlana eskaini deutso Euskal Herriko Itzuliari.

Itzulian erabilitako seinalea | Ikusi handiago | Argazki originala

Nazinoartean oihartzun zabala dauka Euskal Herriko Txirrindulari Itzuliak, eta, horretaz jaubetuta, Euskaltzaindiak aurten lasterketearen gorabehera guztietan euskerea zelan erabili dan aztertu dau, leku izenak zuzen agertu diran ala ez jakiteko. Izan be, txirrindularitza lasterketak herri eta eskualde ugaritatik pasetan dira eta, hortaz, leku-izen asko erabili beharrean izaten dira antolatzaileak, lehiaketearen inguruan emoten daben informazinoan zein errepideetan ipinitako paneletan.

Apirilaren 2tik 7ra egin dabe Euskal Herriko Itzulia. Batetik, ibilbide-liburua dalakoa aztertu dau Euskaltzaindiak eta, salbuespenak salbuespen, bertan erabili diran leku-izenak bat datoz Akademiak onartutako formakaz.

Bestetik, errepidean jarritako seinale eta oharrak begiratu ditu Euskaltzaindiak. Kasu horretan, ondorioa ez da horren positiboa izan: Ikusi dabenez, euskarri horreetan erabilitako izen asko ez dira zuzenak edo ez datoz bat emondako arauakaz.

Hartara, Euskaltzaindiak dei egin deutse Euskal Herriko Itzuliaren antolatzaileei, 2019ko edizinoan halako hutsik egon ez daiten. Euskaltzaindia erakunde aholku emoile ofiziala dala gogoratuz, alkarlana eskaini deutse.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu