'Niñato'

Karolina Almagia 2018-05-17 11:07   Zinema kritikak

Giroa nahiko itogarria da: etxe ilun eta desorekatuan, lehenengo plano ugari eta sakontasun eremurik ez.

- Zuzendaria eta gidoia: Adrián Orr.

- Argazkia: Adrián Orr.

- Generoa: Documentala.

- Aktoreak:  David Ransanz,  Oro Ransanz,  Mia Ransanz,  Luna Ransanz.

- Produktorea: New Folder Studio.

- Iraupena: 72 minutu.

- Herrialdea: Espainia.

- Balorazinoa: 2 / 5

Linklaterrek Boyhood zoragarrian egin eban moduan, Adrian Orrek antzeko zeozer egin nahi izan dau Niñato dokumentalean. Horretarako, bere lagun baten egunerokotasuna filmau dau urte batzuetan zehar. Emoitzea, baina, oso bestelakoa izan da.  

Protagonistea ezkonbako aita gazte bat da. Hiru seme-alaba daukaz, neska bi eta mutiko bihurri bat. Gizonak ez dau lanik, gurasoen etxean bizi da eta rapeatzen ibilten da. Ezer ez dakigu seme-alaben amaz. Egia esan, ezer ez dakigu ezertaz. Berba gitxi egiten dabe eta batzuetan, ganera, ez da ondo ulertzen.

Giroa nahiko itogarria da: etxe ilun eta desorekatuan, lehenengo plano ugari eta sakontasun eremurik ez. Aita burrukan ibilten da umeakaz ohetik altzau daitezan, bakarrik jantzi daitezan, zikindu barik gosaldu daien, etxerako-lanak egin deiezan. Kamarea oso hur dago, euren ganean.

Ez jat gustetan zelan erakusten dituan jente aurrean ume horreek, batez be txikia. Ez modu fisikoan (benetan beharrezkoa da bere zakila zutituta filmetea?), ezta modu psikologikoan be (kasketak eta aitaren erantzunak). Izan be, heziketearen balorea goraipatzen dauen film bat izateko, ez dau emoten oso errespetuzkoa umeen intimidadea era horretan azaltzea.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu