Euskaraldia oinarri Udaltopen
2018-05-17 09:47 Euskerea berbagaiBerbaldiak, proposamen barri baten aurkezpena, ekarpenak… izango dira gaur eta bihar.
Gaur emon deutsie hasierea Udaltop Udaletako Euskera Zerbitzuen Topaketei, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultura Etxean. Hamar urte beteko dituan edizinoan, Euskaraldia izango dabe oinarri jardunaldiek, Euskaraldia puntuz puntu. Aurtengo puntuari erantzunak eta datorrenari galderak izenburupean.
Hizkuntza politikearen ganeko topaketa honeek Lasarte-Oriako Udalak, Eusko Jaurlaritzeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak atondu ditue Arabako Foru Aldundiaren, Euskal Urigune Alkargoaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, EUDELen, Nafarroako Gobernuaren eta UEMAren laguntzinoagaz.
Antolatzaileek aurreko edizinoan hasitako bideari jarraipena emon nahi deutsie aurten be. Ate joka doguzan erronkez hausnartzeko eta hurreko etorkizuneko estrategiak zirriborratzeko erabili nahi dogu aurtengo hitzordua. Zezeilean abian jarriko dogun ekimena izango da arreta-gune nagusia, eta horri lotutako hainbat gai izango doguz mahai ganean, aurreratu dabe. Aurreko edizino gehienetan jardunaldien helburuak esperientziak trukatzea eta hausnarketa sustatzea izan dira. Azkeneko urte bietan esperientziak alkarregaz abiatzea izaten dabil helburua.
Alkarlanaren adierazgarri, instituzino eta erakunde desbardinen arteko lankidetzea indartzen doa. Holan ulertzen da hamargarren edizinoaren atontze lanetara Euskaltzaleen Topagunea gehitu izana. Euskerea Euskal Herri osoan egunero normal erabili ahal izatera heltzeko, ezinbestekoa da herritarrek, gizarteak eta erakunde publiko eta pribaduek batera ekitea, adierazo dabe. Guztien arteko lankidetzea nahitaezkoa da, holan dabil abiatzen Euskaraldia egitasmoa. Alkarregaz ekitearen ondorio garrantzitsuetako bat da Euskaraldiak sekulako ilusinoa sortu dauela herritarrakan, eta ilusino hori bihurtu behar dogu euskaldun guztiak aktibau eta sustatzeko eragile gehitu dabe.
Topaketetan, hizlarien eta parte-hartzaileen artean Euskal Herriko txoko guztietako 270 partaide batuko dira, inozko parte hartze handiena, dinoe antolatzaileek: Arabako, Gipuzkoako, Bizkaiko, Nafarroako, Lapurdiko, Nafarroa Behereko euskera teknikariak, arduradun politikoak, irakasleak, hizlariak eta beste hainbat esparruetako langileak. Marka guztiak apurtuz dator hamargarrena be. Bederatzi berbaldi, proposamen barri bat, ekarpenak eta sorpresak iragarri ditue.
Egitarau osoa hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!