Gaztemundu ekimenean izena emoteko epea zabalik

Bizkaie! 2018-05-15 12:16   Euskaldunak munduan

Euskal jantza tradizionalak irakasteko prestakuntzea jasoko dabe aurtengo parte-hartzaileek.

Aurreko edizino bateko bisitariak (Argazkia: Irekia) | Ikusi handiago | Argazki originala

Euskal etxeetan umeakaz eta nerabeakaz lan egiten daben gazteentzako ekimena da Gaztemundu eta dagoeneko edizino barria jarri dau martxan Eusko Jaurlaritzeak. Diasporako euskal gazteentzako ekimena da eta parte hartu gura dabenek bagilaren erdialdera arte izango dabe eskabidea aurkezteko epea zabalik.

Euskal Herriaren barri hurretik izateko aukerea emoten dau egitasmoak eta horri esker, gaur egungo gizartea eta kulturea ezagutzeko modua izango dabe atzerrian bizi diran euskaldunek. Horrezaz gan, Gaztemundun parte hartzen dabenek munduko beste euskaldun batzuk ezagutzeko aukerea be izango dabe Euskal Herrian pasetan dituen aste bietan.

Aurten, euskal jantza tradizionalak irakasteko prestakuntzea jasoko dabe parte hartzaileek. Beste alde batetik, egitasmoak Gasteiz uria hartuko dau oinarri moduan, baina Euskal Herri osotik egingo dira urteerak irailaren 1etik 16ra.  Danetara 15 leku eskainiko dira eta parte hartu ahal izateko, baldintza honeek bete beharko ditue gazteek: 18 eta 35 urte bitartean izatea, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo bizitea, Eusko Jaurlaritzearen erroldan agertzen diran Euskal Etxe bateko kide izatea (gitxienez hiru urtez), aurreko Gaztemunduren baten parte hartu ez izana eta euskal jantzak irakasteko jakintzea egiaztatzea, bideo bat aurkeztuz.

Deialdiaren xehetasunak hemen. Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko.

Gaztemundu 1996an sortu zan, eta, ordutik hona, 800 bat lagunek hartu dabe parte programan, gehienak Argentinakoak. Horreetako asko orain Euskal Etxeetako zuzendaritzetako kideak dira edo ardura postuak betetzen ditue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu